Edukira joan

Ana López Gallego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana López Gallego

Bizitza
JaiotzaLa Carolina1918ko otsailaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1939ko abuztuaren 5a (21 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenako hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
tiroketa masiboa
Jarduerak
Jarduerakjostuna, militantea eta erresistentziako borrokalaria
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Hamahiru Arrosak
Ezizena(k)Anita
IMDB: nm17488800 Edit the value on Wikidata

Ana López Gallego (1918ko otsailaren 26a, La Carolina, Jaén- 1939ko abuztuaren 5a, Madril) 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan modista zen eta 21 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]

Ana López Gallego, "Anita" bezala ere ezagutua, La Carolina, Jaenen jaio zen 1918ko otsailaren 26an. Defuntzio aktaren arabera gurasoak Juan eta Concepción zituen, 21 urteko ezkongabea eta modista zen, momentu horretan Madrilen bizi zen eta 1939ko abuztuaren 5ean hil zen Gerra Kontseiluak ezarritako heriotza zigorra betez, Guadarramako Ejertzioaren Gerra Auditoriaren Exekutoria Auzitegiak horrela ebatzi baitzuen.

1922an Anita bere familiarekin Chamartín de la Rosa Madrilgo auzora lekualdatu zen; han Lérida kalean, 94. zenbakia 1. pisuan bizi zen, atxilotu zutenean. Bere aita metalurgia enpresa bateko ofizinista zen eta Anitak, sei urte zituenetik nerabezaroaren amaierara arte, eskola nazional batean ikasi zuen. Berehala modista bezala lan egiten hasi zen.

Gerra hasi zenean 18 urte zituen eta 1937an JSUren militante egin zen. Gerra bitartean Radio Chamartíneko idazkari femeninoa izan zen, baita erretaguardia errepublikarreko bolondres eta miliziana. 1939Ko martxoan Francisco Agudo bere mutilagunak, komunista eta komisario politiko errepublikarrak, frentetik itzuli ostean, berarekin Frantziara ihes egiteko eskaini zion. Baina Anitak ezetz esan zion ez zituelako bere hiru anaia txikiak (Manuel, Juan eta José Luis, familia behin Madrilen zegoela jaio zirenak) bakarrik utzi nahi; izan ere, beraiekin egunero joaten zen Auxilio Socialera ogi barra bat eta sardina baten bila, bazkaldu ahal izateko.

Maiatzaren 16an egindako redada masiboan atxilotu zuten, beste hiru Arrosekin batera: Martina Barroso, Elena Gil eta Victoria Muñoz), eta ekainaren 6an Ventaseko gartzelara lekualdatu zuten. Orduan 9. Gerra Kontseilu Egonkorrak 30.426. kausa ebatzi zuen, 13 Arrosak heriotza zigorrera kondenatuz. Hala, hogeita lau ordu beranduago, 13 emakume eta 43 gizon 1939Ko abuztuaren 5ean fusilatu zituzten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan [5]. Antza, Anita ez zen lehenengo deskargan hil eta harrituta esan omen zuen "Ni ez naute hiltzen, hala?"[6]

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei homenaldia egiten zaie[7]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak

2018an Ana López Gallego La Carolina, bere herriko Alkatesa Ohoretsua izendatua izan zen, bere fusilamendutik ia 80 urte pasa ondoren. Santiago de Córdoba historiagile memoriaistak 2017an egindako txosten batek Ana López Gallegori buruzko informazioa bildu zuen eta La Carolinako alkatesak txostena udal- biltzar batean aurkeztu zuen Ana Lópezi herriko titulu gorena eskaintzeko.[8]

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialariari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela [9].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]