Ana María Matute

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ana María Matute
Ana María Matute.jpg
Bizitza
Izen osoa Ana María Matute Ausejo
Jaiotza Bartzelona1925eko uztailaren 26a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Bartzelona2014ko ekainaren 25a (88 urte)
Hobiratze lekua Montjuïceko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Lanbidea
Lanbidea eleberrigilea, idazlea eta haur literaturaren idazlea
Lan nabarmenak Los Mercaderes
Q5405967
Olvidado rey Gudú
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Mugimendua 1950eko belaunaldia
Genero artistikoa olerkigintza
eleberria
IMDb nm0560605

Ana María Matute Ausejo (Bartzelona, Katalunia, 1925eko uztailaren 26a - 2014ko ekainaren 25a), gaztelaniazko idazlea izan zen. Real Academia Españolako kide zen. 2010ean Cervantes saria eman zioten.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana María Matuteren eleberrigintzan gehien agertzen diren gaiak komunikazio falta eta ihesa dira. Kontakizun guztien hasieran erakusten duen joera errealista formaren barrokotasuna bilakatzen da amaieran.

Lehen eleberriak Los Abel (1948, Abeldarrak) eta Fiesta al noroeste (1953, Jaia ipar-mendebaldean) izan ziren.

Hiru eleberri egin zituen Espainiako Gerra Zibila gaitzat hartuta: Los mercaderes (1960), Los soldados lloran de noche (1964, Gudariek gauez negar), eta La trampa (1969), bere eleberririk onentzat emana.

Matuterenak, dira halaber, La torre vigía (1971) eleberria, eta Los niños tontos (1956, Ume ergelak) eta El tiempo (1959, Denbora) ipuin-liburuak, irakurle gazteentzat eginak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]