Edukira joan

Ana María de Soto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana María de Soto
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna María de Soto y Alhama
JaiotzaAguilar de la Frontera1775eko abuztuaren 16a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMontilla1833ko abenduaren 5a (58 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
KidetzaSpanish Marine Infantry (en) Itzuli
Izengoitia(k)Antonio María de Soto
Zerbitzu militarra
Graduasargento (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBattle of Cape St. Vincent (en) Itzuli
Assault on Cadiz (en) Itzuli

Ana María de Soto Alhama (Aguilar de la Frontera, Kordoba, 1775eko abuztuaren 16a - Montilla, Kordoba, 1833ko abenduaren 5a) XVIII. mendeko espainiar militarra izan zen, Munduko Itsas Armadako lehen emakume infantea. Marinako 11. batailoiko 6. konpainian zerbitzatu zuen. Itsas Batailoietan izena eman zuen, gizonezko identitate batekin. Horren ondoren, sarjentu maila eta biziarteko soldata eman zizkioten egindako zerbitzuengatik, eta, horrela, ofizialki historiako itsas armadako lehen emakume infantea bihurtu zen.[1][2][3]

Ana María de Soto Alhama Kordoba probintziako Aguilar de la Fronteran jaio zen 1775ean. Aita Tomás de Soto Montillarra zen eta ama Gertrudis de Alhamar aguilartarra.[4]

1793. urtean, 18 urte inguru zituenean, 11. Itsas Batailoiko 6. Konpainian sartu zen. Antonio Maria de Soto izenarekin egin zuen sarrera, bere benetako sexua ezkutatu zuen, andrazkoek ezin baitzuten izenik eman. Beharrezko instrukzioa pasatu ostean, Mercedes fragatan ontziratu zen 1794. urteko urtarrilaren 4an.[4][4]

Bere bizitza militarrean, 11. itsas batailoiko 6. konpainian soldadu jardun zuen, aurkako erasoan hartu zuen parte Bañulsen (sic) (Banyuls de la Marenda?), Katalunian eta Rosesen defentsa eta abandonuan, baita San Vicente lurmuturreko guduan eta Cadizko defentsaren txalupa kanoiontzietan ere.

1798. urteko uztailaren 7an lehorreratu zen Matilde fragatatik, eta urte bereko abuztuaren 1ean eman zioten lizentzia absolutua, ezustean jakin zutenean emakume zela, gaixotu egin baitzen eta azterketa egin baitziotenean.

Gero, Montillan, bere aitaren jaioterrian, estanko edo tabako-denda bat gobernatu zuen eta 1833ko abenduaren 5ean, 58 urte zituela, hil zen.[4]

Aintzatespena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakutsitako heroikotasunari erreparatuta, erregeak 1798ko uztailaren 24an soldata eta sarjentu gradua eman zizkion, bere gurasoak zaindu ahal izateko. Eguneko soldata bi Espainiako erreal zen, eta itsas batailoietako koloreak eta sarjentu dibisak emakume-arropetan erabiltzeko baimena ere eman zitzaion.[5]

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021. urtean kaleratu zen Alicia Vallinaren Hija del mar (euskaraz: Itsasoko alaba) eleberria, bere historia kontatzen duena Armadaren Artxibo Orokorrak Viso del Marquesen dituen dokumentu historikoetan oinarrituta.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  •  Fernández Duro, Cesareo (1972). «XX». Armada Española, desde la unión de los reinos de Castilla y Aragón VIII. Museo Naval de Madrid. or. 423-424. 
  • Parente Rodriguez, Gonzalo. (2010ko urtarrila). «Una mujer en la Infantería de marina del XVIII» Revista Española de Defensa (Madrid: Ministerio de Defensa) (259): 56-57. ISSN 1131-5172..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]