Ana Martínez de Luco
Ana Martínez de Luco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Euskal Autonomia Erkidegoa, 1960 (63/64 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja, community organizer (en) eta ekintzailea |
Ana Martínez de Luco (Urrunaga, Araba, 1960) moja euskalduna da, New Yorkeko (Estatu Batuak) irabazi asmorik gabeko Sure We Can birziklapen-zentroaren sortzailea.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martinez Euskal Herrian jaio zen eta 19 urterekin moja sartu zen.[2] Kristau Komunitaterako Ahizpen antolaketakoa da.[3] Asiatik pasatu ondoren 2004an, New Yorkera joan zen bizitzera, eta, hiru urte geroago, 2007an, Sure We Can birziklatze-zentroa sortu zuen Brooklynen.[4] Leku hau New York hiriko irabazi asmorik gabeko birziklatze zentro bakarra da.[5] Bertan kudeatzen dituzte jendeak kalean bildutako lata, botila eta bestelako ontziak.[1]
Martinezen helburuetako bat da lan duina sortzea birziklatzen diharduten pertsonentzat, besteak beste, etorkinak, ezinduak, adinekoak eta etxerik gabeko pertsonak.[6] Tailerrak zuzentzen ditu, eta langileei kooperatibei buruzko eskolak ematen dizkie.[7] 2016an, Martinezek Sure We Can GKEko zuzendaritza-postuari uko egin zion.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Magdaleno, Un reportaje de Cristina. (2019-12-26). «De Urrunaga a Brooklyn» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- ↑ a b (Ingelesez) Kilgannon, Corey. (2015-06-19). «A ‘Street Nun’ Who Specializes in Redemption» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- ↑ (Frantsesez) https://www.facebook.com/RFI. (2020-01-11). «Ana, nonne des rues, Robin des Bois de la canette solidaire» RFI (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Magdaleno, Cristina. (2019). ««Spanish nun uses recycling program to help New York's poor»» EFE Noticias (Agencia EFE) (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Davenport, Emily. (2020-06-23). «Brooklyn-based recycling coalition calls for funding from City Council • Brooklyn Paper» www.brooklynpaper.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Escobar, Allyson. (2020-01-16). «'Eco-Nun’ Helps Brooklynites to Go Green» The Tablet (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Berardi, Francesca. (2019-03-01). «Meet the street nun helping people make a living from New York's cans» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
- ↑ (Ingelesez) «Brooklyn recycling center creates community while serving those in need» Catholic Philly (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).