Ana Murugarren
| Ana Murugarren | |
|---|---|
(2012) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Martzilla, 1961 (59/60 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria eta zinemagilea |
Ana Murugarren Fabo (Martzilla, Nafarroa Garaia, 1961) nafar zinema zuzendari eta muntatzailea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan Lizentziatu zen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Creativideo ekoiztetxearekin hasi zuen bere ibilbide profesionala, 80ko eta 90eko hamarkadetan euskal zinema berria deitu zenaren parte izanez. Besteak beste Joaquín Trincadorekin, Luis Maríasekin eta Enrique Urbizurekin batera, Creativideo ekoizpen-etxea sortu zuen.[1] Elkarrekin Canal 25 telebista kate independentea muntatu zuten, azkenean, jaio eta gutxira Felipe Gonzálezen Gobernuak itxi zuena.[2] Enrique Urbizu, Joaquín Trincado, Pablo Berger zein Álex de la Iglesiarekin lan egin du bere ibilbidean.
Bere lehen lan aitortua Eskorbuto punk taldearen "Antes de las guerras" izeneko bideoklipa izan zen, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen Gasteizko Bideo eta Musika Jaialdiko Lehen Saria jaso zuena.[3] Bere filmografiak Urbizuk zuzendutako Tu novia está loca eta Todo por la pasta, Joaquín Trincadok zuzendutako Sálvate si puedes eta Pablo Bergerren Mama lanekin jarraitu zuen.
Javier Kraheren Esta no es la vida privada dokumentala zuzendu eta ekoitzi zuen Joaquín Trincadorekin 2006an; kantautore madrildarraren elkarrizketak eta emanaldiak zituen Road movie bat da, eta sentimendu erlijiosoei irain egitea leporatu zioten, filmaren pasarte bat emateagatik.[4]
Fikzioan, García y García eta El hotel de los líos filmen arrakastak zuzendu ditu, non José Mota eta Pepe Viyuela diren protagonistak.[5] Beste lan batzuk: El precio de la libertad, Quim Gutierrezekin; La dama guerrera, Ylenia Baglietto, Mikel Losada eta Lander Otaolarekin; Tres mentiras, Nora Navas eta Mikel Losadarekin eta La higuera de los bastardos, Karra Elejalde, Carlos Areces eta Pepa Aniorterekin.
Murugarren CIMA emakume zinegileen eta ikus-entzunezko hedabideen elkarteko kidea da, baita Espainiako Zinema Akademiako kidea ere.[6]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Filma | Urtea | Antzezle nagusiak |
|---|---|---|
| García y García | 2021 | José Mota, Pepe Viyuela, Jordi Sánchez |
| La higuera de los bastardos | 2017 | Karra Elejalde, Carlos Areces, Pepa Aniorte, Mikel Losada, Andrés Herrera, Jordi Sánchez |
| Hiru gezur | 2014 | Nora Navas, Mikel Losada, Azucena Trincado, Carmen San Esteban, Lander Otaola |
| La dama guerrera | 2012 | Ylenia Baglietto, Mikel Losada, Lander Otaola, Azucena Trincado |
| El precio de la libertad | 2011 | Quim Gutiérrez, Andrés Herrera, Mikel Losada, Leyre Berrocal, Ramón Barea, |
| Esta no es la vida privada de Javier Krahe | 2005 | Javier Krahe (dokumentala) |
Muntatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Filma | Urtea | Zuzendaria |
|---|---|---|
| La higuera de los bastardos | 2017 | Ana Murugarren |
| Hiru gezur | 2014 | Ana Murugarren |
| La dama guerrera | 2012 | Ana Murugarren |
| El precio de la libertad | 2011 | Ana Murugarren |
| Esta no es la vida privada de Javier Krahe | 2005 | Ana Murugarren, Joaquín Trincado |
| Sálvate si puedes | 1995 | Joaquín Trincado |
| Todo por la pasta | 1991 | Enrique Urbizu |
| Mama | 1988 | Pablo Berger |
| Tu novia está loca | 1988 | Enrique Urbizu |
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991n, Murugarrenek Muntaia Onenaren saria lortu zuen Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Sarietan, Todo por la pasta filmarekin, Goya sarietarako izendatua jatorrizko gidoi, musika eta efektu berezi onena.[7]
- 2006an, Javier Kraheren Esta no es la vida privada dokumentalarekin Zinemako Sormenaren Vocento Saria eskuratu zuen, Donostiako 60. Zinemaldiko Perletako bat.[8]
- 2011n, TVErako eta ETBrako El precio de la libertad sail txikiaren zuzendari gisa, hainbat sari jaso zituen Espainian eta nazioartean.[9]
- 2012an, La dama guerrera filmarekin, Euskal Bobinak sarietan Film Luze Onenaren saria jaso zuen.[10]
- 2015ean, Tres mentiras bere film luzeak hainbat aintzatespen jaso zituen Espainia barruko eta kanpoko jaialdietan, hala nola Filipinetako World Premieres Film Festivaleko Sari Nagusia edo Opera Prima Onena Tuterako XV. Opera Prima Zinemaldian.[11][12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskadiko Filmategia. Murugarren , Ana. .
- ↑ Arrieta, Julio. (2018-08-21). «Canal 25, la tele pirata de la Aste Nagusia» El Correo.
- ↑ Entrevista a Ana Murugarren y Joaquín Trincado. 29 de noviembre de 2017.
- ↑ Dueñas, César Martínez. (2017-10-23). «La receta olvidada de Javier Krahe para cocinar un Cristo» Vice.
- ↑ Pablo, Elena de. (2023-03-23). «Las mujeres (directoras de cine español) ya no lloran, las mujeres facturan» FamilyTime.
- ↑ «Ana Murugarren rueda estos días ‘La higuera de los bastardos’ – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales» cimamujerescineastas.es.
- ↑ «Todo por la pasta » Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com.
- ↑ «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival.
- ↑ 'El precio de la libertad' galardonada con el premio de la Academia de TV. .
- ↑ d.n. (2012-11-16). «Marcilla acoge mañana el estreno de 'La dama guerrera', de Ana Murugarren» Diario de Noticias de Navarra.
- ↑ AV451, Redacción. (2015-06-30). «‘Tres mentiras’ triunfa en el World Premieres Film Festival de Filipinas» Audiovisual451.
- ↑ Tudela, I. S/M T.. (2014-11-02). «'Tres mentiras' gana el festival de Tudela» diariodenavarra.es.