Anabel Sanz
| Anabel Sanz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ermua, 1963ko apirilaren 12a (62 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : psikologia |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktibista eta funtzionarioa |
Anabel Sanz del Pozo (Ermua, Bizkaia, 1963ko apirilaren 12a), feminista eta gizarte-ekintzailea da, besteak beste Euskal Herriko Mugimendu Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, FeministAlde!,[1]G7 Ez eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeetako partaidea.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ermuan jaioa, gaztetan hasi zen jaioterriko mugimendu sozial eta politikoetan eragiten eta orduko eskolakoa da bizitzan bidaia-lagun izan duen justizia sozialarekiko konpromisoa.[3]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Psikologia ikasi zuen Donostian eta lizentziatu ostean hainbat master eginda gai ezberdinetan trebatu zen: hala nola, Garapena eta Nazioarteko Lankidetzan, Emakume eta Gizonen Berdintasunean eta baita Sexologian ere. Ordutik esparru horietan eragiten saiatzen da.[3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 urtetik Basauriko Berdintasun saileko udal teknikaria da.
2012 urtean, emakumeak elkartzeko, hausnartzeko gune eta jarduerak dinamizatzeko espazio gisa inauguratu zen Marienea, Basauriko Emakumeen Etxea eta orduz geroztik bertako arduraduna da, lantalde batek kudeatuz bertan egiten diren hitzaldi, mahai-inguru, tailer zein jarduera guztiak.[4]
Gizarte lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Emakume Asanbladako, Euskal Herriko Mugimendu Feministako zein FeministAlde!-ko partaidea da eta sarri askotan berari egokitu zaio taldeon bozeramaile lanak egitea. Aborto eskubidearen aldeko Euskal Herriko plataformaren kidea eta Estatuko elkarte feministen koordinadorakoa ere da.[5][6]
Berdintasun eta Lankidetza gaietan aditua, bere iritzia eta esperientzia partekatu izan du prentsa, telebista eta irrati bidezko elkarrizketetan, han-hemenkako jardunaldietan eta gaiokin lotutako kongresuetan.[7][8][9]
G7 Ez eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformetako kidea izateaz gain, taldeon izenean bozeramaile gisa aritu izan da, Europako Parlamentuan bertan ere.[10][11][12][13][14][15]
| « | Sistema kapitalista honetan oso zaila da emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea. Beste eredu sozial, politiko eta ekonomiko batean saiatu behar gara, kapitalismoa ahulenen zapalketan oinarritzen delako. Esate baterako, emakume etorkinek eta errefuxiatuek pairatzen dituzte egungo politiken ondoriorik bortitzenak, eta politika horiek aldatu behar dira. Halaber, jasaten dugun justizia patriarkalari ere buelta eman behar zaio, baina inork ez ditu epaileak behartzen feminismoan trebatzera. Hezkuntza ere lan egin behar da, eta ez da egiten. | » |
—Anabel Sanz | ||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hasiera» FeministAlde! (kontsulta data: 2022-10-16).
- ↑ Abad, Itziar. (2020). "Las políticas públicas son más transformadoras cuanto más relacionadas estén con los movimientos sociales". Pikara magazine, 33-37 or. ISSN 2341--4871..
- ↑ a b Elkartea, Euskal Birusa. (2019-03-26). «Drogetenitturri, 276 zenbakia (2019ko martxoa) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ Espinosa, Maider Ibañez. (2022-05-09). «Marienea, feminismo eta berdintasun politiken erreferente hamar urtez» Geuria (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Encuentro entre el feminismo vasco y el feminismo nicaragüense | Programa Feminista La Corriente. (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anabel Sanz: 'Si las mujeres nos paramos, se para el mundo'» VOY A FAVOR 2018-02-13 (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ Anabel Sanz – Bilbao European Encounters. (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. (2019-11-20). «"Ongi etorri"» agenda.elcorreo.com (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «‘2018 ha puesto de manifiesto que las mujeres no vamos a seguir calladas’» EITB (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) caostica. (2019-11-26). «Caostica & Ongi Etorri Errefuxiatuak en Fair Saturday 2019» CAOSTICA (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ «anabel sanz ongi etorri errefuxiatuak - Google Bilaketa» www.google.com (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ «Nuestras compañeras... - Ongi Etorri Errefuxiatuak-Bizkaia» www.facebook.com (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ jorge. (2019-01-23). «Gernikako bonbardaketaren 80. Urteurrenean grabatutako "Ongi etorri" dokumentalaren estreinaldia izan da, sari bat eta publiko etortze handiarekin» Ongi etorri Errefuxiatuak (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ dice, Keza. (2019-01-26). «Ongi Etorri Errefuxiatuak elige Durango para el 'Abrazo colectivo' que se celebra en toda Europa el 5 de mayo» Mugalari Kultura (kontsulta data: 2022-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Etxea, Ecuador. (2019-01-23). «La Plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak y KEM-MOC estrenan el documental “ONGI ETORRI” grabado en el 80º aniversario del bombardeo de Gernika» Ecuador Etxea (kontsulta data: 2022-10-15).