Anacamptis pyramidalis
Anacamptis pyramidalis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Orchidaceae |
Leinua | Orchideae |
Generoa | Anacamptis |
Espeziea | Anacamptis pyramidalis Richard, 1817 |
Basionimoa | Orchis pyramidalis |
Anacamptis pyramidalis edo orkidea piramidala Anacamptis generoko orkidea espezie bat da, Orchis generoarekin oso lotua. Europako erdialdean eta hegoaldean aurki daiteke, Euskal Herrian barne. Lurzoruan hazten dira eta tuberkuloak garatzen dituzte.
Habitata eta banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orkidea honek leku eguzkitsuak behar ditu, baina lurzoru batean baino gehiagotan haz daiteke, bereziki buztintsuetan, baina, gutxiagotan, harearen gainean. Lur alkalinoen gainean ere haz daitezke.
Lohia edo buztina eta gutxitan lur hondartsuetan. Oso lur alkalinoetan ere haz daiteke. Europa erdialdeko eta hegoaldeko pinudietan, sasietan eta belardietan aurkitzen da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare iraunkor gogorra da, 30 cm-ko altueraraino hazten dena, infloreszentzia barne. Hostoak luzeak dira, 5 cm inguruko luzera, eta biribilak diren eta gehienez 6 cm-ko tamaina duten lurpeko tuberkuluetatik hazten dira. Lorearen kolorea arrosatik lilara eta oso gutxitan zurira aldatzen da. Bere usaina handia eta zaharmindua da. Infloreszentziaren forma trinko eta piramidala oso ezaugarria da eta espezie honen bere izen arrunta sortzen du. Loreak tximeletak eta sitsak polinizatzen dituzte.
-
Anacamptis pyramidalis var. alba. Mallorca
Erabilera sendagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste orkidea batzuen tuberkuluekin gertatzen den bezala, salep izeneko irina egin daiteke, oso erabilia Turkian.

Salep izeneko tuberkuluetako irina oso elikagarria eta demulzentea da. Haurrentzako dieta berezietan erabiltzen da. Muzilagoetan oso aberatsa da eta urdail-esteetako traktu narritagarrirako erabiltzen den gelatina bigun eta demulzente bat osatzen du. Irin zati bat eta berrogeita hamar ur zati nahikoa da gelatina egiteko. Irina prestatzeko tuberkulua landarea loratu ondoren lehortu berri denean eta haziak askatu dituenen bildu behar da.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anacamptis pyramidalis (L.) Rich-ek deskribatu zuen, eta Mémoires du Muséum d’Histoire Naturelle-en argitaratua 4:55. 1818,[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abacamptis: grezierazko ‘anakamptein’ hitzetik datorren izen generikoa, ‘aurrea makurtua’ esan nahi duena.
piramidalis: bere infloreszentziaren forma piramidala aipatzen duen latinezko epitetoa da [2]
|
Izen arruntak gazteleraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orquidea acampanada, orquidea piramidal, satirión macho de hojas anchas, testiculo de raposo, zapatos de la Virgen [4]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Anacamptis pyramidalis en Trópicos.
- ↑ En Nombres botánicos.
- ↑ Sinónimos en Orchidspecies [1].
- ↑ Nombres en Real Jardín Botánico.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leroy-Terquem, Gerald and Jean Parisot. Orchids: Care and Cultivation. London: Cassel Publishers Ltd., 1991.
- Schoser, Gustav. Orchid Growing Basics. New York: Sterling Publishing Co., Inc., 1993.
- White, Judy. Taylor’s Guide to Orchids. Frances Tenenbaum, Series Editor. New York: Houghton-Mifflin, 1996.
- Alec Pridgeon. The Illustrated Encyclopedia of Orchids. Published by the Timber Press.
- Bechtel, Cribb and Launert. The Manual Of Cultivated Orchid Species. Published by The MIT Press.
- Williams, N. H. A reconsideration of Ada and the glumaceous brassias. Brittonia 24: 93–110, 1972.