Anaitasuna (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aldizkaria Anaitasuna
Sortze urtea 1953
Azken urtea 1982
Mota Informazio orokorra
Saltzen zen lurraldea Euskal Herria
Editatzen zen hiria Bilbo
Hizkuntza Euskara
Maiztasuna Hilabetekaria (1953)-(1967) Hamaboskaria (1967) -(1982)
Aleak 420
ISSN 9918-1991

Anaitasuna euskarazko aldizkari orokorra izan zen, 1953ko ekainetik 1982ko apirilera argitaratu zena. Bilbo-Santutxun zuen egoitza nagusia.

Imanol Berriatuak 1953an sorturiko hilabetekaria. Hasieran Euskaltzaindiaren inguruan argitaratzen zen, Alfontso Irigoienen zuzendaritzapean. 1957tik aurrera Arantzazuko teologia ikasleen esku izan zen 1967 arte. Handik aurrera hamaboskaria izan zen Juan Azurmendi eta Imanol Berriatuarekin. Gero, 1969tik 1973ra, Angel Zelaietak, Josu Torreren laguntzaz, argitaratu zuen. 1973an Joseba Intxaustik hartu zuen bere gain eta 1974 urtean Joan Mari Torrealdairen zuzendaritzapean azaldu zen. Garai horretan (1976), formatua aldatu zuen eta edukia zabaldu —nazioarteko eta nazio barneko politika, artikulu sakonak eta dibulgaziokoak, kulturako berriak, bertsoak, etab. Gerora, ateratzeko zailtasunak areagotuz joan ziren (1982), desagertu zen arte. Anaitasunak lan nabarmena egin zuen euskara batuaren zabalkundeari begira.[1]

Jakin aldizkariaren ekimenez digitalizatu ziren Anaitasuna aldizkariak argitaratu zituen 420 zenbakiak eta Euskaltzaindiaren web orrian eskaintzen dira gaur egun. Aldizkariak 1.200 egilek idatzitako 6.395 artikulu argitaratu zituen. Artikulu gehien argitaratu zituzten egileak hauek izan ziren:[2]

Gabriel Arestik 30 artikulu idatzi zituen [3] eta Joseba Irazuk (Bernardo Atxaga) 15.[4]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Anaitasuna terminoaren azalpena Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikaren web gunean.
  2. Joan Mari Torrealdai. 2010-09-15 ANAITASUNA, Aldizkariaren historiaren eta edukien azterketari sarrera.
  3. Gabriel Arestik Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen 30 artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
  4. Bernardo Atxagak Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen 15 artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.