Anaiz Funosas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anaiz Funosas
Bizitza
Jaiotza Baiona1979ko ekainaren 2a (40 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Bordeleko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Askatasuna

Anaiz Funosas (Baiona, 1979ko ekainaren 2a -) lapurtar politikaria da. Ikastolan ibilia da, eta Bordelen izan zen gero, unibertsitatean, soziologia lizentzia ateratzen. Hortik antzerkira egin zuen salto, eta master batekin egikaritu zuen. 2001ean hasi zen presoen aldeko sostengu taldeetan militatzen, lehengusua atxilotu ziotenean. Ondoren, Askatasuna errepresioaren aurkako taldeko kide izan zen hamar urtez, eta horko bozeramaile. Gogoan du garai haietan bizi izandako «desbideratze errepresiboa» , baita Aurore Martinen kasuaren inguruan Ipar Euskal Herrian piztu zen kontzientzia ere. Egun, Bake Bidea mugimenduko lehendakaria da, eta oposizioko hautetsia Hazparnen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ezina hitzez egina» Berria 2018-07-08CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.