Edukira joan

Analito

Wikipedia, Entziklopedia askea

Analitoa kimika analitikoan analizatu nahi den intereseko objetua da. Elementu kimikoa, konposatu kimikoa edo ioia izan daiteke. Neurketa kimikoko prozesu baten bidez bere presentzia edo edukia ezagutu nahi den espezie kimiko bat da. Metrologia kimikoan neurtzen den elementu partikularra da[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. analito. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.