Analogia
Analogia bi sistema edo gehiagoren arteko korrelazioa da, oro har. Horrela ulerturik, proportzioaren antzekoa da. Beste modu batera esanik, gauza desberdinei predikatu bera atxikitzea zaie, baina ez era unibokoan. Bi elementuren arteko antzekotasun ez ausazko gisa hautematen da.
Hizkuntzalaritzaren arloan, funtzio bera betetzen duten edo elkarren artean nolabaiteko parekotasuna duten hizkuntz elementuen arteko antzekotasun formalari deritzo. Adibidez, astronomia eta astrologia hitzen artean analogia dago, bi izenen artean senidetasun etimologikoa dagoelako. Hala ere, analogia ez da identitatea; ez dira, beraz, nahastu behar.
Beste diziplina batzuetan ere baliatzen da kontzeptu hori: logikan, zuzenbidean, antropologian, informatikan, biologian, fisikan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Analogiak, Gizapedian.