Anamorfosi
Itxura
Anamorfosia edo anamorfismoa, optika prozedura baten bidez burututako irudi baten desitxuraketa itzulgarria da (adibidez, ispilu okerra). Arte arloan ikuslea aurrezarritako ikuzpuntu zehatz batera behartzeko erabiltzen den efektua da, honetatik elementuak itxura proportzionatu eta argia bereganatzen du. Anamorfosia Piero della Francescak perspektibari buruzko bere ikerlanetan deskribatutako metodoetako bat da.
Zineman maiz erabili den teknika da, adibidez Cinemascope sistema, leiar anamorfiko batzuek konprimitutako irudiak erregistratu eta proiekzioan zehar deskonponprimituak izatean pantaila zabal bat sortzen dute.