Anapsida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anapsida
Skull anapsida 1.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
GoiklaseaTetrapoda
Azpiklasea Anapsida
Azpibanaketa

Anapsida (grezieraz an, ez, eta hapsidos, ganga) Amniota narrastien azpiklase bat da. Ez dute leihorik buru-hezurraren atzealdean, alde tenporalean. Gaur egun Testudines ordena baino ez da bizi, hau da, dortokak eta bere senideak. Lehenengo fosilak Triasikoan aurkitu dira, baina gaur egungo dortoken antza handiegia dute ordezkari zaharrenak hauek izateko. Bere ahaideak diren Synapsida eta Diapsida Karboniferoan sortu zirenez garai horretakoak direla esan daiteke.

Tradizionalki talde monofiletikoa zela uste zen, baina badirudi ahaideak ez ziren talde fosilak ere sartzen direla. Leihorik ez izatea karaktere plesiomorfiko bat denz taxoi parafiletikoa izan daiteke. Egile batzuen arabera dortokak berez leihoak galdu dituzten Diapsidaren ondorengoak izan daitezke. Dortokez gain Procolophonidae taldeak baino ez zuen lortu Permiar-Triasiko garaia gainditzea.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anapsida Aldatu lotura Wikidatan