Edukira joan

Anas al-Xarif

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anas al-Xarif
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأنس جمال محمود الشريف
JaiotzaJabaliako errefuxiatu esparrua, 1996ko abenduaren 3a
Herrialdea Palestina
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaGaza, 2025eko abuztuaren 10a (28 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: aire-erasoa
HiltzaileaIsraelgo Defentsa Indarren Aireko Armada
Hezkuntza
HeziketaAl-Aqsa Unibersitatea gradu : kazetaritza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta korrespontsala
Enplegatzailea(k)Al Jazeera  (2023 -  2025eko abuztuaren 10a)
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama

IMDB: nm17579119 Facebook: ans.al.alshryf.2025 X.com: AnasAlSharif0 Instagram: anasjamal44 Telegram: anas1020304050 Edit the value on Wikidata

Anas al-Xarif (Jabalia errefuxiatu kanpalekua, 1996ko abenduaren 3a - Gaza, 2025eko abuztuaren 10a[1]) Al Jazeerako kazetari eta bideo-grabatzaile palestinarra izan zen, Israelen Gazako Inbasioan eraila, Ipar Gazako lehen lerroan egindako erreportajeengatik ezaguna.

Zenbait hilabetez, Israelgo Defentsa Indarrek (IDFek) al-Xarif-i Hamasen agentea izatea leporatu zioten inolako frogarik gabe, eta giza eskubideen aldeko erakundeek eta Al Jazeerak kazetariaren hilketa justifikatzeko egindako gezur gisa gaitzetsi zuten hori.[2] Kazetarien Babeserako Batzordeak (CPJ) kazetaria babesteko eskatu zion nazioarteari.

Al-Xarif beste bost kazetarirekin batera hil zuen Israelek berariazko helburu zuzeneko aire eraso batean[3], Gaza hiriko Al-Xifa Ospital kanpoko kanpin-denda batean, 2025eko abuztuaren 10ean.[4]

Hil zuten unean, Israelek 200 kazetari baino gehiago erailak zituen 2023-2025eko Israel-Palestina gerran.[5]

Al-Xarif Gazako Zerrendako Jabalia errefuxiatu kanpalekuan jaio zen 1996ko abenduaren 3an. Al-Aqsa Unibertsitatean graduatu zen Komunikazioan, eta irratian eta telebistan espezializatu zen. Al Jazeera-ko Ipar Gazako korrespontsal gisa sartu aurretik, Al-Shamal komunikazio sarean boluntario gisa hasi zuen bere ibilbidea.[6][7]

2023ko urriaz geroztik, al-Xarifek Gazako inbasioaren berri ematen zuten kazetarien artean aurpegi ezagunenetako bat bilakatu zen, Israelek behin eta berriz mehatxatu arren lurraldetik alde egiteari uko egin zion. Eguneroko aire erasoak, sarraskiak eta joan-etorrien jarraipena egiten jarraitu zuen, sarritan muturreko arriskupean eta oinarrizko hornigaien eskasia kronikoarekin lan eginez. Haren erreportajeek munduko gerra-eremu eskuraezinenetako baten irudi eta lekuko erabakigarriak eskaini zituzten.[8][9][10][11][12][10][9]

Al-Xarifek Israelgo Defentsa Indarren telefono deiak jaso zituen 2023ko azaroan Ipar Gazatik alde egiteko esanez. Hurrengo hilabetean, bere aita hil zuen Israelek bere familia-etxearen aurka Jabaliari egindako aire eraso batean, 2023ko abenduan. Osasun egoera txarrean zela eta, aita ezin izan zen euren familia-etxetik gainerakoekin batera joan. Al-Xarifek esperientzia "ankerra" eta "mingarria" bezala deskribatu zuen erailketa, baina gertaera horrek Gazako sufrimenduaren istorioen jarraipena egiten jarraitzeko determinazioa indartu ziola esan zuen.[13][14][15][16][13]

2025eko urtarrileko Gazako su-etenaren berri telebistan zuzeneko jarraipena egiten ari zela, al-Xarifek babes ekipamendua kendu zuen. Inguruko zibilek bizkarrean jaso zuten, ospakizunaren seinale. Irudi hark sona handia izan zuen nazioarteko prentsan zein sare sozialetan.[17][18]

Hossam Shabat, al-Xarifen lankidea, 2025eko martxoan hil zuen Israelek. Al-Xarifek hileta-prozesioan parte hartu zuen. Drop Site News-i esan zion informatzen jarraitzeko asmoa zuela, Israelen mehatxuak jaso eta aita galdu arren.[19]

2025eko uztailaren 31n, Irene Khan NBEko kontalari bereziak gaitzetsi egin zituen Israelgo armadak al-Xarifen kontra behin eta berriz egindako mehatxuak eta ospea zikintzeko kanpainak, eta Gazako gerrari buruzko bere erreportajeak isilarazteko saiakera arriskutsutzat jo zituen. Al-Xarif, "Ipar Gazatik bizirik atera zen Al Jazeerako azken kazetaria" bezala deskribatua, "Hamasekoa" izatea frogarik gabe leporatua izan zela nabarmendu zuen, bere bizitza arrisku larrian jarriz. Kanek azpimarratu zuen Israelek nazioarteko kazetariei Gazan sartzea eragozten dien bitartean, aldi berean, bertako kazetariei eraso egiten diela, horiek baitira munduaren "begiak" basakeriei buruz.[20][21]

2023tik aurrera, al-Xarifek IDFen mehatxu gero eta handiagoei aurre egin behar izan zien, telefono deiak, ahots mezuak eta sare sozialetako kanpainak barne, etengabe Hamasen agentea zela adierazteko kanpainetan. Avichay Adraee IDFko bozeramaile arabiarrak al-Xarif eta beste kazetari batzuei ekintza terroristak leporatu zikien, eta giza eskubideen aldeko erakundeek eta Al Jazeerak, berriz, kazetarien hilketa justifikatzeko eta Israelen kontrako informazioa kentzeko oinarririk gabeko eraso gisa deskribatu zituzten baieztapenak.

Kazetarien Babeserako Batzordeak (CPJ) esan zuen al-Xarifen aurkako erasoek bertan behera utz behar zirela, eta nazioarteko ekintzari eskatu zion hura eta Gazako beste kazetari batzuk babesteko, eta nabarmendu zuen tokiko kazetariek berariazko arriskua dutela gatazkan, "kanpoko munduaren azken begiak eta belarriak" baitira.[22][23][24][25][26][27][25][27][28][26]

2025eko abuztuaren 10ean erail zuen IDFk al-Xarif, Gazako hirian Al-Xifa Ospital kanpoko kanpin-denda baten aurka egindako aireko eraso batean. Bere Al Jazeerako lankideak, Mohamed Qraiqea kazetaria, eta Ibrahim Zaher, Moamen Aliwa eta Mohammed Nufal kamerak ere bonbardaketan hil zituzten. Israelgo armadak al-Xarif eraso zutela baieztatu zuen, Hamasen borrokalaria zela berretsiz.

Erail baino ordu erdi lehenago bideo bat eta mezu hau jarri zituen X sare sozialean: «Bonbardaketak etengabe... Duela bi ordutik hona, Gaza hiriaren aurkako erasoa areagotu egin du Israelek».

Al Jazeerak "aldez aurretik pentsatutako hilketa" gisa gaitzetsi zuen hilketa, "Gazaren okupazioa aurreikusiz ahotsak isilarazteko", Israelek berriki iragarritako Zerrenda okupatzeko planean aipatuz. Hil zen unean, Israelek 200 kazetari baino gehiago hil zituen Gazako gerran.[29][30][31][32][33][34][29][35][35][36][29]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Israelek Al-Jazeerako bost kazetari hil ditu Gazan» Berria 2025-08-11 (kontsulta data: 2025-08-12).
  2. ↑ «Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek» Argia (kontsulta data: 2025-08-12).
  3. ↑ «Israelek Al-Jazeerako bost kazetari hil ditu Gazan» Berria 2025-08-11 (kontsulta data: 2025-08-12).
  4. ↑ Israel mata expressament els cinc periodistes de l'equip d'Aljazeera a Gaza. .
  5. ↑ «Al Jazeera journalist Anas al-Sharif killed in Israeli attack in Gaza City» Al Jazeera 2025-08-10.
  6. ↑ «All 4 Palestine | Anas Al-Sharif» All 4 Palestine.
  7. ↑ «Anas Al-Sharif - This Week in Palestine» This Week in Palestine.
  8. ↑ Zala, Ander Perez. (2023-11-20). «Israelgo armadak esan du Gazako operazio militarra «zabalduko» duela» Berria (kontsulta data: 2025-08-12).
  9. 1 2 «Anas Al-Sharif - This Week in Palestine» This Week in Palestine.
  10. 1 2 «CPJ calls for Anas Al-Sharif's protection in face of Israeli smears» Committee to Protect Journalists 2025-07-24.
  11. ↑ «Gaza: UN expert denounces serious threats by Israeli army against Al Jazeera correspondent» The Question of Palestine (United Nations) 2025-07-31.
  12. ↑ Kouddous, Sharif Abdel. (2024-09-11). «"Until our last breath": Journalist Anas al-Sharif on Documenting Israel's Genocide in Gaza Every Day for 11 Straight Months» Drop Site News.
  13. 1 2 «CPJ calls for Anas Al-Sharif's protection in face of Israeli smears» Committee to Protect Journalists 2025-07-24.
  14. ↑ Kouddous, Sharif Abdel. «Marked for Assassination: Gaza Journalists on Israeli Hit List Refuse to Stop Reporting» www.dropsitenews.com.
  15. ↑ «Father of Al Jazeera journalist killed in Israeli air strike on Gaza» Al Jazeera 2023-12-11.
  16. ↑ Kouddous, Sharif Abdel. (2024-09-11). «"Until our last breath": Journalist Anas al-Sharif on Documenting Israel's Genocide in Gaza Every Day for 11 Straight Months» Drop Site News.
  17. ↑ «Al Jazeera reporter in Gaza removes protective gear» Al Jazeera 2025-01-16.
  18. ↑ Golding, Yona TR. (2025-01-15). «The Ceasefire's Local News» Columbia Journalism Review.
  19. ↑ Kouddous, Sharif Abdel. «Marked for Assassination: Gaza Journalists on Israeli Hit List Refuse to Stop Reporting» www.dropsitenews.com.
  20. ↑ «Al Jazeera Confirms Journalist Anas al-Sharif Killed in Israeli Strike» Newsweek 10 August 2025.
  21. ↑ «Gaza: UN expert denounces serious threats by Israeli army against Al Jazeera correspondent» Office of the High Commissioner for Human Rights 31 July 2025.
  22. ↑ «Father of Al-Jazeera's Anas Al-Sharif killed in Gaza after journalist receives threats» Committee to Protect Journalists 2023-12-11.
  23. ↑ «CPJ calls for Anas Al-Sharif’s protection in face of Israeli smears» Committee to Protect Journalists 2025-07-24.
  24. ↑ «Gaza: RSF is alarmed by the Israeli army's serious accusations against six Al-Jazeera journalists and calls for their protection» RSF 2023-10-07.
  25. 1 2 «CPJ calls for Anas Al-Sharif's protection in face of Israeli smears» Committee to Protect Journalists 2025-07-24.
  26. 1 2 «Al Jazeera condemns Israeli incitement against Gaza reporter Anas al-Sharif» Al Jazeera 2025-07-25.
  27. 1 2 «‘Precursor to assassination’: Gaza reporter Anas Al-Sharif on Israeli threats; CPJ sounds alarm over journalist safety» Hindustan Times 2025-07-26.
  28. ↑ «Anas Al-Sharif Archives - Committee to Protect Journalists» CPJ 24 July 2025.
  29. 1 2 3 «Al Jazeera journalist Anas al-Sharif killed in Israeli attack in Gaza City» Al Jazeera 2025-08-10.
  30. ↑ «VIDEO - 'Israel' kills prominent Gaza journalists including Anas Sharif» Roya News 2025-08-10.
  31. ↑ Halabi, Einav. (2025-08-10). «Senior Al-Jazeera reporter in Gaza, who IDF said served as head of Hamas terrorist cell, killed in air strike» Ynetnews.
  32. ↑ Staff, Maktoob. (2025-08-10). «Al Jazeera’s four journalists including Anas al-Sharif killed in Israeli airstrike» Maktoob media.
  33. ↑ «BREAKING: Palestinian journalists Anas Al-Sharif and Mohammed Quraiqa killed in Israeli strike» The Peninsula 2025-08-10.
  34. ↑ «Palestinian media reports journalist accused by Israel of being Hamas member killed in strike» Times of Israel 2025-08-10.
  35. 1 2 Israeli Strike Kills 4 Al Jazeera Journalists, Network Says. 2025-08-11.
  36. ↑ Campbell, Lucy; Ambrose, Tom; Sedghi, Amy; Graham, Vicky; Fulton, Adam. (2025-08-09). «UN chief calls Israel’s Gaza City plan ‘dangerous escalation’ as security council to meet on Saturday – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]