Anastasio III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Anastasio III.a
Pope Anastasius III.jpg
120. Aita santu

apirila 911 - ekaina 913
Sergio III.a - Lando
Bizitza
Jaiotza Erroma, ?
Heriotza Erroma913ko ekaina
Hobiratze lekua San Petri basilika
Lanbidea
Lanbidea apaiz katolikoa
Lantokia(k) Erroma
Influentziak pornocracy
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Anastasio III.a[1] (Erroma, ? - ib., 913ko ekaina) Eliza Katolikoko 120. aita santua izan zen, 911tik 913 arte.

Pornokrazia deritzon garaiko bigarren aita santua, Teofilakto I.a, honen emazte Teodora eta bien alaba zen Maroziaren babesari esker aukeratua izan zen. Txotxongilo bat iza zen hauen eskuetan.

Anastasio III.aren aitasantualdian bikingoak egungo Normandia inguruan finkatu ziren, hauen buruzagia zen Rollonek Karlos Sinpleagandik lurraldearen gobernari legitimo bezala errekonozimendua eta Karlosen alaba zen Gisela emazte bezala lortuz. Aipaturiko lurraldea "iparraldeko gizonen dukerria" (Nortmannia) deitzera pasa zen, egungo Normandia izena hortik datorrelarik. Rollon kristautasunera bihurtu eta Roberto izenarekin bataiatua izan zen.

Gertakari honetaz gain, Anastasio III.aren aitasantualdian ez zen garrantzi historikorik duen besterik gertatu.

Anastasio III.a, itxuraz, Teofilaktoren aginduz erahila hil zen 913ko ekainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasio III.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Sergio III.a
Aita Santua
911-913
Ondorengoa
Landon