Anastasio Otadui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastasio Otadui
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1913
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1978 (64/65 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Anastasio Otadui Axpe (Arrasate, 19131978) euskal apaiza izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasateko San Andres auzoko Iramendi baserrian jaiotako apaiza. Hogeita hamazazpi urtez izan zen Eskoriatzako Apotzaga auzoko parrokoa. Bertan, auzoko seinaleztapena hobetu zuen, San Migel eliza konpondu zuen, haurrentzako haur-parkea eta futbol zelaia eraiki zituen. Baina, batez ere, Anastasio Otadui da famatua Apotzagan eraiki zuen hilerri zirkularragatik. Hilerria euskal tradizioan oinarritzen da. Itxura biribila du eta bertan auzoko hemezortzi baserriek beraien hilarri eta lursaila dute. Galiziako harginek egin zuten lan monumentu horretan.

Anastasio bera ere Apotzagako hilerri ederrean lurperatu zuten 1978ko ekainaren 20an. Bere hilobia hilerriaren sarreraren eskuinaldera dagoen lehen lursaila da. Hilarrian apaizaren funtzioarekin lotutako elementuak azaltzen dira, kaliza eta meza-liburua. Hilerriko sarreran irakur daitezkeen hitzak izan ziren On Anastasiok esandako azkenak: "Gero arte".