Anax imperator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anax imperator
Anax imperator qtl2.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Arthropoda
Klasea Insecta
Ordena Odonata
Familia Aeshnidae
Generoa Anax
Espeziea Anax imperator
Leach, 1815
Exubia

Anax imperator Aeshnidae familiako burruntzia da. Europako odonaturik handiena da, 70-80 mm arteko luzera izaten baitu. Arrak eta emeak torax berdea daukate. Arraren abdomena urdina da, luzetarako marra beltz batekin. Emearena, berriz, berdea, marra ilun zabal batekin[2]. Arrak oso lurraldekoiak dira. Larbak urmael, aintzira eta ur geldiko ibaietan bizi dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Anax imperator The IUCN Red List of Threatened Species
  2. (Ingelesez) Emperor Dragonfly British-dragonflies.org.uk

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anax imperator Aldatu lotura Wikidatan