Anda (garraioa)
- Artikulu hau eskuzko garraio tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anda (argipena)».
Anda (garraioa) | |
---|---|
garraiobidea eta tresna | |
![]() | |
Anda, sarri pluralean erabilia (andak, andetan),[1] bi haga luzez eta horien artean jartzen diren oholez edo etxola moduko batez osaturiko plataforma da, pertsonak, hilotzak, santuen irudiak eta beste elementu batzuk eskuz edo sorbalda gainean eramateko erabilia.[2]
Tipologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixoak eta zaurituak eramateko esku-ohea ere, anda mota bat da. pertsonak garraiatzeko bereziki Asian erabiltzen direnak literak dira, bestalde. Euskal Herrian, prozesioetan santuen irudiak eramatekoak badaude, eta Olentzero irudizkoa den eguberrietako ekitaldieta, ohikoa da andetan eramatean. Kaxarranka dantza ezaguna, Lekeition egiten den, anda gaineko kutxa batera igora egiten du dantzariak. Hil-andak ere ezagutu dira Euskal Herriko hiletetan, hilotzak eramateko plataforma, andabidea egiteko.
-
Kaxarrankako dantzaria, kutxaren eta andaren gainean.
-
Olentzero prest andetan eraman dezaten.
-
Zaurituak eramateko ohatilak ere anda mota dira.
Pertsonak garraiatzekoak: palankin eta literak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Litera da anda mota pertsonek beste pertsona bat garraiatzekoa.[3] Hagetatik zintzilik egoten den egitura bat da. Aulki bat baino gehiago denean, etzanda joateko tokia duenean, edo pertsona bat baino gehiago sar daitekeenean, palankina esan ohi zaio.
Asiako kultura eta ohiturekin lotu arren, historikoki Mendebaldean ere ohikoak izan dira. Aita santuek bat berezia zuten, sedia gestatoria izenekoa, tronu bat andetan eramatekoa.
-
Otomandar inperioko litera.
-
Joan XXIII.a, sedia gestatorian, 1962. urtean.
-
Palankin bat Indian, 1922. urtean.
-
Taiwango gobernari okupatzaile japoniar bat, literan garraiatua.
Prozesioetakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prozesioan irudiak eramatekoa andan garraiatzea da ohikoa. Anda sinpleak izan daitezke, edo landutako artelanak. XVI. mendetik aurrera Nafarroan bereziki halakoak landu ziren zenbait prozesiotarako.[4] San Fermin santuari eusten diona Iruñeko jaietako prozesioan, urte osoan ere irudiarekin egoten da erakusgarri San Lorentzo elizan.
-
San Inazioren prozesioa Loiolatik Azpeitirantz.
-
Prozesioa Oñatin.
-
Prozesioa Limogesen, Okzitanian.
-
Kearen prozesioa, Arnedillo, Errioxa.
Plataforma garai eta apainduen estilokoak:
-
17. mendekoa eta zilarrezkoa; ikus oinean zuloak dituela hagak sartzeko eta garraiatzeko.
-
San Fermin santuaren, San Lorentzo elizan dagoela Iruñean.
-
San Ferminen prozesioa jai nagusian.
-
Estilo italiarrekoa, mahai formakoa.
Hil-andak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andak erabili izan dira Euskal Herrian halaber hilotzak hiletara eramateko.[5] Terminoarekin loturako hitz gehigarriak daude, hil-anda hitz osaketa bera, eta baita andabidea (hilotzak elizara eta hilerrira eramateko bidea)[6] eta anda-izarak, andetan eramaten zen gorpua biltzeko izara berezia, tradizio batzuetan ezkonduekin bakarrik erabilia.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EH - Bilaketa - Anda» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-14).
- ↑ a b «OEH - Bilaketa - Anda» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-14).
- ↑ «OEH - Bilaketa - Litera» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández Gracia, Ricardo. (2024-07-08). «El proyecto para la peana de plata de san Fermín. En torno a la persuasión y el poder de la imagen» Diario de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Actualidad, Publicado por Mendialdea Info | |; Bernedo; General; Alavesa, Montaña; Municipios. Conferencia: Restauración de unas andas mortuorias (Markinez, urriak 7 de octubre). | Mendialdea.info. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
- ↑ «EH - Bilaketa - Andabide» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).