Andagosteko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andagosteko gudua
Erromatarren konkista
Data K.a. 38
Lekua Kuartango  Araba
Koordenatuak 42° 53′ 05″ N, 2° 54′ 29″ W / 42.884722222222°N,2.9080555555556°W / 42.884722222222; -2.9080555555556Koordenatuak: 42° 53′ 05″ N, 2° 54′ 29″ W / 42.884722222222°N,2.9080555555556°W / 42.884722222222; -2.9080555555556
Emaitza Bertokoen garaipena
Gudulariak
Vexilloid of the Roman Empire.svg Erromatar Errepublika Bertoko tribuak
Indarra
Kohorte bi Ezezagunak

Andagosteko gudua Erromatarren konkistaren garaian Kuartangoko haranean (Araba) gertatutako gudu bat izan zen; zehazki, K.a. 38. urtearen inguruan izan zen, gaur egun Andagoste izena duen tokian.[1]

1997an, giza hornidurarako ura eramateko lanak egitean, hondakinak topatu zituzten, eta Jose Antonio Otxaranek eta Mikel Unzuetak zuzenduriko arkeologo talde batek Kuartangoko haraneko Andagoste izeneko tokian aztarnategi bat aurkitu zuten.[2] 1998 eta 2003 artean ikertu ondoren, erromatar kanpamentu eta gudu baten aztarnak eskuratu zituzten. Ikerlarien arabera, gudua K.a. 38. urtearen inguruan gertatu zen, hau da, Kantabriar Gerrak baino hamar bat urte lehenago.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Antonio Otxaranek honela azaldu zuen gudua:[2]

« K.a. 38 inguru, 1.200 eta 1.800 arteko erromatar soldaduek osaturiko armada Kuartango haranean zegoen. Kastroren bat erasotzera zihoazela edo erasotzetik itzultzean, jenderik bizi ez zen muino batean bertoko gudariek setiatu zituzten. Erromatarrek castra aestiva bat eraikitzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten amaitu, eta gudua kanpamentuaren barruan izan zen. Antza denez, bertokoak garaile atera ziren. »

Zalantzan dago ea zein ziren erasotzaileak: batzuek diote karistiarrak zirela.[3] Edonola ere, Andagosten gertatutakoa ondo azaltzea zaila da, interpretazio arazo handiak daudelako.[4]

Aztarnategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren kanpamentutik egun hondo lauzko lubaki bat baino ez da geratzen, baita lubetaren zati batzuk ere. Aurkikuntza nagusia 1.000 txanpon eta pieza militar dira (tatxetak, belarriak, jaurtigaiak, eta abar), Euskal Herrian aurkitutako erromatarren aztarna zaharrenak. Ordu arte Euskal Herri osoan glande bakarra aurkitu bazen ere (Jose Migel Barandiaranek kausitua), Andagosten 114 aurkitu zituzten. Caligae motako sandalietako iltze zaharretatik (iltze handiak, K.a. 22. urtea baino lehenago erabiltzen zen motakoak), berriz, ordu arte Euskal Herrian bakarra ere ez zen aurkitu, eta 600 ale baino gehiago aurkitu zituzten Andagosten.[1][5]

2009an Urbina Basabeko dorretxean Andagosteko Guduaren Interpretazio Gunea ireki zuten, gudu hartako parte hartzaileen bizimodua eta borroka irudikatzeko.[5]

Digytal Audiovisuales izeneko produktoreak guduari buruzko dokumental bat prestatu zuen EiTBrako, Andagosteko Bataila izenekoa.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz)  Otxaran Larrondo, José Antonio (2006-02-03) «La Batalla de Andagoste (Cuartango, Alava)» Euskonews & Media (333) .
  2. a b (Gaztelaniaz)  Amestoy, Itziar (2009-03-08) «Andagoste, de cuando los indígenas de Euskal Herria vencieron a los romanos» Gara .
  3. (Gaztelaniaz)  «La batalla de Andagoste (Álava)» En el ángulo oscuro bloga 2007-11-25 .
  4. (Gaztelaniaz)  «La batalla de Andagoste: 2ª parte, los problemas de la interpretación» Recreoanacronista .
  5. a b   Amenabar, Anakoz (2009-03-26) «Andagosteko guduaren aztarnak» Berria .
  6.   Andagoste bataila p 4/1. Eitb kultura YouTube .
  7.   Martin, Xabier (2009-11-17) «Odol isurtzea Kuartangon» Berria .