Andaluziako ereserkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Himno de Andalucía
Himno de Andalucía.jpg
Herrialdea  Andaluzia
Izenburua euskaraz Andaluziako ereserkia
Hitzak Blas Infante
Musika José del Castillo Díaz
Onarpen data 1981
Multimedia
Sakatu eta entzun "Andaluziako ereserkia" ereserkia.

Andaluziako ereserkia (gaztelaniaz: Himno de Andalucía) José del Castillo Díazen konposaketa musikala da, Blas Infanteren hitzekin. Andaluziako autonomia erkidegoko ereserki ofiziala da, 1981eko autonomia estatutuko 3. artikuluan adierazten den bezala.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniaz Euskaraz
La bandera blanca y verde Bandera berde eta zuria
vuelve, tras siglos de guerra, gudazko mendeen ondoren itzultzen da,
a decir paz y esperanza, bakea eta itxaropena esatera,
bajo el sol de nuestra tierra. gure lurreko eguzkiaren azpian.
¡Andaluces, levantaos! Andaluziarrak, altxa zaitezte!
¡Pedid tierra y libertad! Lurrak eta askatasuna eska itzazue!
¡Sea por Andalucía libre, Andaluzia aske,
España y la humanidad! Espainia eta gizatasunarengatik izan dadila!
Los andaluces queremos Andaluziarrok izan ginena
volver a ser lo que fuimos izatera itzuli nahi dugu;
hombres de luz, que a los hombres, gizonei gizonen arima eman zieten
alma de hombres les dimos. argizko gizonak.
¡Andaluces, levantaos! Andaluziarrak, altxa zaitezte!
¡Pedid tierra y libertad! Lurrak eta askatasuna eska itzazue!
¡Sea por Andalucía libre, España y la humanidad! Andaluzia aske, Espainia eta gizatasunarengatik izan dadila!

Oharra: Euskarazko itzulpena ez da ofiziala

Hitz ofizialak hauek badira ere, Blas Infantek, andaluziar aberriaren aitatzat hartzen denak, beste hitz batzuk erabili zituen hasiera batean. «Andaluzia aske, Espainia eta gizatasunarengatik izan dadila!» idatzi beharrean, hark «Andaluzia aske, herriak eta gizatasunarengatik izan dadila!» idatzi zuen, baina geroago, hitz horiek aldatzea eginarazi zuten hauek "espainiartzeko" helburuz.