Andamandar
| Mota | etnia |
|---|---|
Andamandarrak Andaman uharteetako aborigenak dira. Uhartedia Indiako Batasunaren lurraldeetako bat da, Bengalako badiaren hego-ekialdean dagoena.
Andamandarrak hego-ekialdeko Asiako beste talde negrito batzuen antzekoak dira. Pigmeoak dira, eta esteatopigia duten Saharaz hegoaldeko Afrikako leku batzuetatik kanpo dagoen jende moderno bakarra dira. Ehiztari-biltzaileen bizimoduari jarraitzen diote, eta badirudi isolamendu nabarmenean bizi izan direla milaka urtetan. Andamandarrak duela 26.000 urte iritsi ziren Andaman eta Nicobar uharteetara Azken Maximo Glaziarraren inguruan.[1]
XVIII. mendearen amaieran, kanpotarrekin lehen aldiz harreman jarraitua izan zutenean, gutxi gorabehera 7.000 andamandar zeuden bost talde nagusitan banatuta, kultura desberdinekin, domeinu bereiziekin eta beren artean ulergaitzak ziren hizkuntzekin. XIX. mendean, gaixotasunek, indarkeriak eta lurraldea pixkanaka galtzeak suntsitu zituzten, neurri handi batean. Gaur egun, 400-450 andamandar baino ez dira geratzen. Taldeetako bat desagertutzat jo izan da luzaroan, eta gainerako taldeetako bik baino ez dute mantentzen oraindik erabateko independentzia, kanpoko pertsonekin harremanetan jartzeko ahalegin gehienak baztertuz. Andamandarrak tribu izendatu dituzte.[2]
Genetika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asiako hego-ekialdeko beste populazio negrito batzuek ez bezala, DNAren analisiarekin andamandarrek ez dutela arbaso denisovarrarik jakin dugu.[3]
2016ko uztailaren 25ean, Pompeu Fabra Unibertsitateko ikertzaile talde batek andamandarren DNAren analisiaren bidez hominido mota berri bat aurkitu zuen, jatorri asiarrekoa eta jada desagertua.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Chaubey and Endicott (2013), The Andaman Islanders in a Regional Genetic Context: Reexamining the Evidence for an Early Peopling of the Archipelago from South Asia, Human Biology 85 (1-3)
- ↑ «List of notified Scheduled Tribes
- ↑ (Ingelesez) Choi, Charles. (2011-9-22). «Now-Extinct Relative Had Sex with Humans Far and Wide» LiveScience.
- ↑ investigadors-catalans-descobreixen-un-nou-tipus-dhominid-dorigen-asiatic-ja-extingit
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |