Andelos
| Andelos | |
|---|---|
| Kultura ondasuna | |
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Mendigorria |
| Koordenatuak | 42°35′57″N 1°51′33″W / 42.5991°N 1.8591°W |
![]() | |
| Historia | |
| Kultura | Zeltiberiarrak |
Andelos edo Andelo[1] Antzinako Erromaren garaian baskoien hiria edo civitas izan zen, egungo Andion herritik (Mendigorria, Nafarroa Garaia) gertu kokatua. Erromatar Inperioan, Hispania iparraldeko eta batez ere Tarraconensis probintziako merkataritza- eta garraio-gune garrantzitsua zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar hiriak hartu zuen lekuan aurretik baskoi herrixka bat egon zen[2], Burdin Aroko kultura-osagaiak dituena, K.a. IV. eta K.a. III. mende artekoak. Herri txiki hori Andeloren ondoan zegoen eta erromatar hiri handiagora tokialdatu ziren[3].
K.a. I. mendean opus signinum zoruekin apaindutako etxeak zeuden arren, hiriak I. eta II. mendeetan lortu zuen aldi gorena. Garai horretan Italiako azken modara apaindutako etxeak zeuden[4]. Orduan, hiri-garapenarekin batera hornikuntza hidraulikoko sistema konplexua ezarri zuten[5]. Hirian aurkitutako metalurgia aztarnengatik, pentsatzen da hornikuntza hidraulikoa jarduera industrial horri lotuta zegoela[4].
Konplexu hidrauliko horrek bi urtegi (Iturranduz urtegia, 1980an eta 1983an aurkitutakoak), ubide bat, akueduktu-sifoi bat eta castellum aquae edo banaketarako kutxatila ditu.
Gainera, Nafarroako museoan dagoen "Bakoren garaipena" izeneko mosaikoa eta Apolori eskainitako brontzezko plaka bat topatu dituzte. Hala ere, 1993an aurkitutako idazkuna denetan bitxiena da. Bertan agertzen da Likine abuloRaune ekien bilbiliaRs esaldia, batzuen ustez aitzineuskaraz idatzia, eta beste batzuen ustez, berriz, iberieraz[6][7].
2025ean, hiriko aztarnategian egindako aurkikuntza arkeologiko batek lau gizabanako perinatalen (jaiotzatik hurbil dagoen umea) eskeletoak atera zituen argitara. Hezurdurak antzinako hiri baskoiaren sorreraren garaikoak dira (K.a. II. eta I. mendeetakoak). Testuinguru arkeologikoaren arabera, hilobiak K.a. II. mendearen amaieraren eta I. mendearen lehen erdiaren artekoak dira, hain zuzen Nafarroako erdialdeko eremua erromatarren konkista prozesuaren helburuetako bat zenean. Konkistaren ordorietako bat izan zen, erromatarren aurreko populatze-ereduen ordez, Erromak lehenengo civitates moduko hiriak ezarri zituela, eta Andelosen, aurreko oppidumetik, hiri errotarrera lekualdatu ziren biztanleak. Íñigo Portelaren hitzetan, “Garai hartan, hileta-erritu nagusia errausketa zen, eta soilik haurrak ehorzten zituzten, etxe barruan".[8]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etimologiaren arabera, ikerketek diote and horrek handia hitzari egin liezaiokeela erreferentzia; beraz, hiri handia izan liteke Andelo[3][9]. Kontuan hartzekoa da, halaber, Akitanian Andosto, Andots, Andossus edo Andossius jainkoa aipatzen duten inskripzioak daudela jainko horri eskainitako aldareetan.
Aztarnategiaren garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko hamarkadan hasitako ikerketa arkeologikoek hiriari buruzko ezaguera handitu egin dute. Hiriaren aztarnak Andeloseko Arkeologia Museoan bisita daitezke[10].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El Gobierno de Navarra edita el libro ‘Andelo ciudad romana’, del que es autora María Ángeles Mezquíriz» www.navarra.es (kontsulta data: 2024-06-18).
- ↑ Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-231 or..
- 1 2 Tubia, Iker. «Ur andelaren ondoko herria. Udako Serieak» Berria.
- 1 2 Mezquíriz, María Ángeles. (2004). «Andelos: secuencia estratigráfica y evolución cronológica» Trabajos de arqueología Navarra (17): 179–192. ISSN 0211-5174. (kontsulta data: 2025-09-27).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2009-7-28). Andelosko aztarnategiak sei hilabetetan iazko urte osoan baino bisita gehiago izan ditu asteartea. .
- ↑ Barandiaran, Alberto. (2003-07-06). «Likinosek itxaron egin beharko du» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Mezquíriz, María Ángeles. (1986). «Pavimentos decorados hallados en Andelos» Trabajos de arqueología Navarra 5: 237-249. ISSN 0211-5174..
- ↑ «Gaurko gaiak - NUPeko ikertzaile batek haurren lau hilobi aurkitu ditu, Andelo hiri baskoiaren sorrerarekin lotuak - UPNA» www.unavarra.es (kontsulta data: 2026-03-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Andelo vs Andelo» Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala (kontsulta data: 2023-10-22).
- ↑ Mendigorriko Udala. Andelos, ciudad romana. .
Bibliografia gehigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Tabar Sarrías, María Inés; Sesma Sesma, Jesús. (2010). Andelo(s). Recorrido por una Ciudad Romana. Iruña: Fundación para la Conservación del Patrimonio Histórico de Navarra ISBN 9788461509461..
- (Gaztelaniaz) Martiarena Ochagavía, Mikel. (2020-11-24). Una comunidad vascona en la antigüedad prerromana y romana: "Andelo" y los "andelonenses". Euskal Herriko Unibertsitatea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martiarena Ochagavía Mikel (2020). Una comunidad vascona en la antigüedad prerromana y romana: Andelo y los andelonenses. Ortiz de Urbina, Estibaliz (tutorea). EHU.
- (Gaztelaniaz) Andelos bisitatzeko gida. Guiarte.
- Andelo, Hiri Erromatarra Mendigorriko Udala.
- Andelos Gran enciclopedia de Navarra.
- Andreu Pintado, Javier. «ANDELO (Mendigorría). Oppida Imperii Romanii
- Geijo, Sergio (2018-12-9). «Medigorria. La ciudad de Andelos». Viator Imperii.
