Anderatz auzoko antzinako eskola
| Anderatz auzoko antzinako eskola | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Abartzuza |
| Koordenatuak | 42°43′47″N 2°00′37″W / 42.729719°N 2.010281°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1922 |
| Erabilera | eskola Barnetegia |
| Suntsipena | 2019ko abuztuaren 25a |

Anderatz auzoko eskola 1922an eraiki zuten, Abartzuzako Anderatz auzoan, eta moja eskolapioek barnetegi gisa kudeatu zuten 2019ra arte. Anderatzeko ikastetxe ohia talde ultraeskuindar batek erosi zuen 2025ean. Presentzia horrek Abartzuza, Deierri eta Gesalatzeko bizilagunen ezinegona eragin du; gaur egun 142 pertsona daudela hamabi herritan eskuin muturrekoari lotuta. Gesalatzen, Maestro Ávila fundazio ultraeskuindarrari lotutako pertsonak bailarako biztanleriaren % 15,5 dira. [1]
Ikastetxea 2025. urtearen hasieran erosi zuen Errioxako funts batek, eta 700.000 euro ordaindu zituen.[2] Funts horren atzean Sociedad de Investigación y Estudios Generales taldea dago, Logroñon helbideratutako irabazi-asmorik gabeko elkartea, baina Errioxako Elkarteen Erregistroan inskribatuta ez dagoena. Espainiako Barne Ministerioaren elkarteen erregistroan agertzen da Anderatz erosi baino hilabete batzuk lehenago eratu zela. [3] Errioxako elkarteak 2009an Deierrin eta Gesalatzan finkatu zen Maestro Ávila fundazio nafarraren antzeko helburuak[4] dituela dio SIEG elkarteak.[1]
Rosi omenaldiaren afera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero, inguruko bizilagunek Fernando Ros Amnistiaren Aldeko Batzordeetako militantea gogoratzen dute. Abartzuzako gaztea 1986an hil zen Hernanin, erbesteratuen aldeko ekintza bat egiten ari zela. Ekitaldia duela ia 40 urtetik egiten da, baina 2025eko uztailaren 28an, Anderatzeko ikastetxea erosi duten ultraeskuindarrek omenaldia egin behar zuten inguru batera igarotzea galarazi zuten. Hesiak jarri zituzten sarrera eragozteko. Guardia Zibila bertaratu zenean, ultraeskuindarren jarrera defendatu zuen. Fernando Ros oroitzeko ekitaldia galarazi zutenen artean José Ramón Brustenga Fuerza Nuevako militante ohia zegoela egiaztatu zuen Ahoztar Zelaieta kazetariaren ikerketak. Ultraeskuindarrek erabilitako «argudioa» zen omenaldia ikastetxeko lurretan egingo zela; bizilagunek, ordea errefusatu egin zuten hori.[1]
José Ramón Brustengarekin batera Brustenga familiako kide batzuk zeuden, 1936an Montserrateko Andre Mariaren Tertzioan borrokatu zuen Ramon Brustenga erreketearen oinordekoak.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-10-11). «El antiguo colegio de Anderatz, centro del auge de la ultraderecha en Lizarraldea» naiz: (kontsulta data: 2025-10-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Amo, María Puy. (2025-01-10). «Un grupo inversor riojano compra el colegio de Andéraz por 700.000 euros» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2025-10-12).
- ↑ Mr floG. (2025-10-10). Conexiones ultraderechistas compra Anderatz. (kontsulta data: 2025-10-12).
- ↑ ¿Quiénes son los ultraderechistas de Deierri y Gesalatz y cuáles son sus negocios? – ahotsa. (kontsulta data: 2025-10-12).
