Anders Celsius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anders Celsius
Anders-Celsius-Head.jpg
Bizitza
Jaiotza Uppsala1701eko azaroaren 27a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Uppsala1744ko apirilaren 25a (42 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Aita Nils Celsius
Hezkuntza
Heziketa Uppsalako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Jacques Cassini
Hizkuntzak latina
suediera
Ikaslea(k) Johan Gottschalk Wallerius
Jarduerak
Jarduerak astronomoa, fisikaria, matematikaria, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea
Enplegatzailea(k) Uppsalako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Royal Society of Sciences in Uppsala
Anders Celsius Signature.svg

Anders Celsius[1] (Uppsala, 1701eko azaroaren 27a - Uppsala, 1744ko apirilaren 25a) suediar fisikari eta astronomoa izan zen. 1742. urtean termometro eskala ehundarra asmatu zuen: 0°-etan ezarri zuen uraren irakite puntua eta 100°-etan izozte puntua (alderantzizko eskala finkatu zen ondotik). Behatoki bat eraikiarazi zuen Uppsalan. 1740. urtean deklinazio magnetikoaren eguneroko aldaketak eta ipar argiek eraginikoak aztertu zituen. Bera izan zen izarren distirak alderatu zituen lehenengoetako ikertzailea.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anders Celsius Uppsalan jaio zen 1701eko azaroaren 27an. Bere familian zientziarako zaletasuna zegoen, aita eta aitona matematikari eta osaba botanikari baitzituen. 1730ean, Astronomiako katedra eman zioten Uppsalako Unibertsitatean. Urte berean, Dissertatio de Nova Methodo Distantiam Solis a Terra Determinandi (“Eguzkitik Lurrerainoko Distantzia Kalkulatzeko Metodo Berriaz”) lana argitaratu zuen.[3]

Uppsalan lanean ari zela, Laponian meridiano-arku bat neurtzea proposatu zuen; ondorioz, Maupertuis buru zela 1737an egin zen espedizio frantsesean parte hartu zuen. Meridiano-arkuaren neurketa hartan, Isaac Newtonek Lurra polo aldean zerbait zanpatua zegoela zioen teoria egiaztatu zen. 1738an, De Observationibus pro Figura Telluris Determinanda in Gallia Habitis, Disquisitio (“Lurraren Forma Zehazteko Galian Egindako Behaketen Azterketa”) eman zuen argitara.[3]

1740an astronomia behatoki handia eraiki zuen Uppsalako Unibertsitatean, bere laborategi eta guzti. Behatoki hartan izarren distirak konparatzen hasi ziren. Deklinazio magnetikoak egunez zuen aldaketa eta aurora borealek sortutako perturbazioak ere aztertu zituzten. 1742an, Suediako Zientzia Akademian txosten bat irakurri zuen berak asmatutako termometroa deskribatuz. Orduan proposatu zuen tenperatura-eskala berria.[3]

Anders Celsius 1744ko azaroaren 27an hil zen, Uppsalako Unibertsitateko behatokian lanean ari zela; 42 urte zituen.[3]

Ekarpen zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Termometroaren eskala zentigradua sortu zuen. Uraren izozte-puntua eta irakite-puntua hartu zituen eskalako mutur gisa, eta ehun zati berdinetan banatu zuen tartea. Lehenbizi uraren izozte-puntuari 100 gradu ezarri zizkion eta irakite-puntuari zero gradu, baina hurrengo urtean zenbakiak alderantziz jartzea erabaki zuen; zero gradu izozte-puntuari eta 100 gradu irakite-puntuari, alegia. 1948. urtean Celsius eskala deitzea erabaki zen, eta Celsius gradu esanda askotan adierazten dira tenperaturak, baina ez da ahaztu behar “gradu zentigradu” deitura ere oraindik oso erabilia dela. ºC da bere ikurra.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (PDF), 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak, http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0185.pdf .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b c d e f   Azkune Mendia, Iñaki, Anders Celsius, elhuyar zientzia eta teknologia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus, http://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/anders-celsius/. Noiz kontsultatua: 2018-3-8 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anders Celsius Aldatu lotura Wikidatan