Andoni Arotzena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andoni Arotzena
Andoni Arotzena.jpg
Bizitza
Jaiotza Lasarte-Oria1907ko maiatzaren  30a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Caracas1989ko abenduaren  6a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Izengoitia(k) A-bi
Literaturaren Zubitegiko fitxa 337

Andoni Arotzena Gomendio, A-bi ezizenaz ere ezaguna, (Lasarte-Oria, 1907ko maiatzaren 30a - Caracas, 1989ko abenduaren 6a) kazetaria eta euskal idazlea izan zen, 1936an erbesteratua. Euskaltzalea, euskal antzerkiari ekarpen handiak egin zizkion. Ideologikoaren aldetik, jeltzalea izan zen, Lasarteko batzokiko diruzaina, eta Lasarte udalerri independentea izan zedin aldeztu zuen sutsuki.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztea zelarik marrazketaren zaletasun handia azaldu zuen eta, ondorioz, Donostian zein Parisen egin zituen horren ikasketak. Era berean, letrek asko erakartzen zuten, eta laster hasi zen Zeruko Argia aldizkarian bere kolaborazioak argitaratzen. Haren sinadura Bizkai-Gipuzkoetako gerra aurreko aldizkari nagusietan aurkituko dugu: Euskal Esnalea, Euzkadi, El Día... Baina batez ere antzerkigintza izan zen Arotzena harrapatu zuen jarduera. Garai hartako euskal antzerkiko erreferente nagusia Antzerti aldizkaria izan zen (1932-1936), eta han agertu ziren Arotzenaren lan ezagunenak: Urteurrena (1933), zeinekin Antzerti Saria eskuratu zuen; Andregaia nai ta... (1933); Balujan (1935), Mox, Miss, Xapi (1935), Xanko ta Paxko (1936).

Andoni Arotzenarentzat, beste euskal intelektualentzat bezala, antzerkia herrira hurbiltzeko modu bat zen: urte haietan herritar gehienak euskaldunak ziren, eta alfabetatugabeak. Beraz, euskal literaturaren zabalkundea oso murritza zen. Horregatik, antzerkiak kaleko jendearengana hurbiltzeko aukera paregabea eskaintzen zuen.

1936ko gerran, Eguna egunkariaren kolaboratzaile izan zen. Bizkaia galdu zenean, idazleak Donibane Lohizunera ihes egin zuen. Lapurdin haur erbesteratuen irakasle aritu zen, eta, halaber, Parisko Euzko Deya egunkariaren kolaboratzaile.

Mundu gerra hasierarekin batera, Andoni Arotzena Venezuelara joan zen. Caracastik bere lanean jarraitu zuen, euskal aldizkarietan idazten: Irrintzi, Euzko Gogoa, Euzko Gaztedi, Euzkadi aldizkarietan eta beste hainbatetan. Orobat, Euskal Herriaren aldeko ekimenetan aktiboki laguntzen zuen, esaterako Ekin kultura taldea sortuz; talde horretan Miguel Pelay Orozco, Jon Oñatibia, Jose Estornes Lasa eta beste erbesteratu ezagun askok hartu zuten parte.

1980an Euskal Herrira itzuli bazen ere, laster Venezuelara joan zen atzera, eta han hil zen 1989an.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Andregaia Nai Ta”, Antzerti, 19.zk., 1933. Idoia Gereñu: Antzerti. 75 urte ondoren, Tolosa: Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia, 2007, 429-433 or.
  • “Urteurrena”, Antzerti, 23-24. zk., 1933. Idoia Gereñu: Antzerti. 75 urte ondoren, 509-515 or.
  • “Balujan”, Antzerti, 37. zk., 1935. Idoia Gereñu: Antzerti. 75 urte ondoren, 845-850.
  • “Mox, Miss, Xapi”, Antzerti, 37.zk., 1935. Idoia Gereñu: Antzerti. 75 urte ondoren, 835-843 or.
  • “Xanko ta Paxko”, Antzerti, 49.zk., 1936. Idoia Gereñu: Antzerti. 75 urte ondoren, 1127-1135 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]