Andoni Olariaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andoni Olariaga

Bizitza
JaiotzaBerriz, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
TesiaErlatibismoa eta Egia-ostea: Margolisen pragmatismo amerikarretik abiatuz erlatibismoaren ulerkera erlazionalistari kritika eta errealismo konstruktibistaren defentsa
Tesi zuzendariaEkai Txapartegi
Joxe Azurmendi
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Iratzar Fundazioa

Inguma: andoni-olariaga-azkarate-00

Andoni Olariaga Azkarate (Berriz, Bizkaia, 1984) filosofoa eta idazlea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofian doktorea da. UEUko Filosofia Sailburua izan zen bi urtez eta "Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan" graduondokoa sustatu zuen. Lapiko Kritikoa kolektiboko partaidea eta HAUSnART aldizkariko zuzendaria izan da. Egun Iratzar Fundazioan lan egiten du.[1] Garan kolaboratzaile gisa artikuluak idatzi zituen (2011-2013). Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan: Uztaro, Jakin, Hegats. Doktorego tesia idatzi zuen "Erlatibismoa eta egia-ostea. Margolisen Pragmatismo amerikarretik abiatuz erlatibismoaren ulerkera erlazionalistari kritika eta errealismo konstruktibistaren aldezpena" izenburupean. [2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Modernitatearen auziaz, Jakin, 2009, Jon Jiménezekin batera.
  • Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk. UEU. 2019.
  • Euskal matxinada. Genealogiak eta egungo eztabaidak, Iparrorratza Saila 1., Txalaparta, 2020.[3]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Koordinatzailea eta idazlea: Euskal Herriko pentsamenduaren gida, UEU, 2012,
  • Artikulua. Euskal Estatuari bidea zabaltzen. Iparhegoa. 2013.
  • Beste egilekin batera: Independentzia helburu, Txalaparta, 2015.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]