Andozides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andozides
Bizitza
Jaiotza Atenas440
Herrialdea Antzinako Atenas
Heriotza Atenas391 (48/49 urte)
Familia
Aita Leogoras
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak hizlaria eta politikaria

Andozides[1]; (antzinako grezieraz: Ἀνδοκίδης; c. K.a. 440-c. k .a. 390) Antzinako Grezian logografo bat zen (hitzaldien idazlea). Bera izan zen Atikako hamar hizlarietariko bat Alexandriako Kanonean agertzen dena. Kanon hau Aristofanes Bizantziokoak eta Aristarko Samotraziakoak jaso zuten K.a. III. mendean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andozides Leogorasen semea zen eta Atenasen jaio zen K.a. c. 440. Hura Eupatrida familiaren Kerikes adarreko kide bat zen. Leinu honen jatorrian Ulises eta Hermes jainkoa zeuden[2][3][4][5]. Gaztetan, enbaxadore zen Tesalian, Mazedonian, Molosian, Tesprotian, Italian eta Sizilian[6]. Askotan eraso egin bazioten ere haren iritzi politikoengatik[7] bere hartan jarraitu zuen K.a. 415 arte. Izan ere, urte horretan erlazionatuta egon zen Alzibiades kontrako kargu batean misterioak profanatzeagatik eta [8]mutilatzeagatik Atenastarren espedizioa Siziliara joateko bezperan. Dirudienez, Andozides gaizkidea zen azken delituan[9], haren etxearen hurbil zeuden hermeak, Egeis [10], ez zuten kalte handirik jasan[11][12]. Horren ostean, Andozides kartzelatu zuten, baina gaizkileen izenak salatzean, laster askatu zuten. Salatutakoen lau pertsonei heriotza zigorra ezarri zieten. Dirudienez, haren aita ere erlazionatu zuen misterioren profanazioarekin, azkenean salaketaz damutu bazen ere. Berak beti uko egin zion delitu honekin erlazionatuta izateari[13], baina gai ez bazen errugabetasuna argitzeko, hiritar eskubide guztiak galdu zituen eta Atenas utzi behar izan zuen[14]. Horren ostean, Greziako eskualdeetatik bidaiatu zen merkataritza eta erlazioak eginez jende garrantzitsuarekin[15]. Erabilitako baliabideak jende garrantzitsuen adiskidetasuna lortzeko erreputazio txarrekoa izan ziren, hala nola, Zipreko printzeari eginikoak[16]. Andozides itzuli zen Atenasera K.a. 411an Laurehun Gizonen Kontseiluaren gobernu oligarkikoa ezarri zenean Samosen atenastar itsasontziei emandako zerbitzuak lagungarri izango zirelakoan abegi ona espero zuen[17]. Baina oligarkek Andozidesen etorreraz jakin zutenean, Pisandro liderrak agindu zuen atxilotzea eta leporatu zion Samosen oligarkiaren kontrako alderdia laguntzeaz. Epaiketan, Andozides oharturik haren kontrako jarreraz, auzitegiko aldarera igo zen bere bizitzaz erregutuz. Horri esker bizirik jarraitu zuen, baina kartzelan. Laster askatu zuten edo kartzelatik ihes egin zuen[18][19]. Oraingo honetan, Andozides Ziprera abiatu zen non Evagorasen laguna izan zen, baina zenbait arrazoirengatik harremanak apurtu ziren eta Andozides kartzelan amaitu zen. Hemendik ere alde egin zuen eta demokraziaren berrezarkuntzaren ondoren, Atenasera itzuli zen, baina han oraindik indarrean zegoen epaia eskubide zibilak debekatzen zizkiona. Eroskerien bitartez saiatu zen pritanoen baimena lortzen herri-batzarrean parte hartzeko. Epaiak Andozides kanporatzen zuen hiritik. Orduan, K.a. 411an, Andozidesek bere itzulerari buruzko hitzaldia eman zuen baimena eskatuz Atenasen egoteko, baina alperrik izan zen. Hirugarren erbestean, Andozides Elidera[20] joan zen eta kanpoan zegoen bitartean, Kleofonte, demagogoen liderra, haren etxean bizi zen[21]. Andozides atzerrian egon zen Hogeita hamarren tiraniari Trasibulok bukaera eman zionean. Amnistia orokorra aldarrikatu zenean, Andozidesek uste zuen berari zegokiola ere. Berak ere aditzera eman zuen Atenasera itzuliko zela Zipretik[22], non eragin eta ondasun handiak baitzituen[23]. Amnistiari esker, Atenasen jarri zuen egoitza, hiru urtez bakean bizi zen aurreko gizarte-maila lortuz. Lisiasen arabera, itzuli eta hamar egun beranduago, salaketa bat jarri zuen Aristiporen kontra, diru kantitate baten truke kendu bazuen ere. Aldi honetan, bulearen kide bat bilakatu zen, non eragin handia izan zuen eta hiri-batzarrean ere. Gimnasiarka izan zen Hefestoren jaietan eta beste kargu batzuk Istmoko eta Olinpiar Jokoetan, baita altxor sakratuaren zainketan ardura eman zitzaion ere. Hala ere, K.a. 400ean, Kaliasek, Zefisiok, Agirriok[24] ), Meletok eta Epikaresek esan zuten debekatu beharko ziola Adozidesi batzarrean parte hartzea, gizarte-eskubideak ez izatearen debekua ez zitzaiolako formalki inoiz indargabetu. Kaliasek salatu zion ere, Eleusisko misterioak bortxatzeaz[25]. Hizlariak argudiatu zuen berak ez zuela zerikusirik Eulisis tenpluko profanazioan ezta Hermen mutilazioetan ere eta, edonola ere, hiritartasuna lortu zuela amnistia orokor baten ondoren. Haren defentsa jarraitu zuen esanez Kaliasen salaketa borroka pertsonala baten ondorioa zela herentzia batengatik. Andozides absolbitua izan zen eta honen ostean arazorik gabe bizi izan zen K.a. 394 arte. Urte horretan, enbaxadore izan zen Espartan bake ituna gauzatzeko Knidon Kononen garaipenaren ondoren. Itzuli zenean, salatu zioten legez kontrako jarrera izateaz enbaxadak iraun zuen bitartean. Haren hitzaldian Lazedemoniarrekin bakeari buruz (περὶ τῆς πρὸς Λακεδαιμονίους εἰρήνης) arazo horretaz hitz egiten du. Andozidesen epaia erruduna izan zen eta laugarrenez erbestera joan behar zuen. Ez zen inoiz itzuli, dirudienez laster hil zelako. Antza denez, Andozidesek ez zuen seme-alabarik izan, 70 urte zituela honela aipatzen delako[26] nahiz eta Aristofanesi buruzko eskolioak dio Antifonen aita Andozides zela. Aitarengandik edo merkataritzatik lortutako ondasun handia gutxitu zen azken urteetan[27][28].

Oratoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andozidesen garaikideek ez zuten uste hizlari ona izango zenik, gutxitan aipatzen dutelako, nahiz eta Valerio Teon haren hitzaldiez iruzkinak egin[29]. Ez dago informaziorik garai hartako eskola sofista batera jjoan zen, litekeena da haren talentua hiri-batzarrean garatzea. Hortaz, manierismo gabeko esaldiak eta Plutarkok zioenez, bakunak ziren, handikeria eta apaindurarik gabekoak[30]. Noizean behin, haren estiloa nahasia da aspergarria eta iluna izan arte. Lan onena Misterioei buruzkoa da, ikuspegi historikotik guztiak garrantzi handikoak badira ere. Aipatutakoez gain, badago beste bat Alzibiadesen kontra (κατὰ Ἀλκιβιάδου) izenekoa Andozidesi egozten zaiona K.a. 415eko ostrazismoan, baina seguruena da faltsua izatea, benetako informazio historikoa gorabehera. Zenbait ikerlarien arabera, Faexena izan zen, ostrazismoan parte hartu zuen bitartean. Beharbada, hau ariketa erretorikoa da beste hitzaldiak ez zirela egin ostrazismoan[31]. Lau hitzaldi hauetaz aparte, beste batzuen bakarrik zati gutxi daude[32].

Andozidesen hitzaldien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Misterioei buruz (Περὶ τῶν μυστηρίων "De Mysteriis"). Andozidesen defentsa fedegabetasun eta Eulisisko misterioen profanazioz eta Hermen mutilaziozko karguen kontra.
  • Haren itzulerari buruz (Περὶ τῆς ἑαυτοῦ καθόδου "De Reditu") Andozidesen erregua etortzeko eta eskubide sozialen debekua kentzeko.
  • Espartarekin bakeari buruz (Περὶ τῆς πρὸς Λακεδαιμονίους εἰρήνης "De Pace") Espartarekin bakeari buruz eztabaida bat.
  • Alzibiades kontra (Κατὰ Ἀλκιβιάδου "Contra Alcibiadem"). Orokorrean uste da faltsua dela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Columbia Electronic Encyclopedia, 6th ed., Columbia University Press, 2012.
  2. PSEUDO-PLUTARCH: Lives of the Ten Orators.
  3. PLUTARKO: Alzibiades, 21
  4. ANDOZIDES: Misteriorei buruz, § 141
  5. ANDOZIDES. De Reditu § 26
  6. ANDOZIDES: Contra Alcibiadem § 41
  7. ANDOZIDES: Contra Alcibiadem § 8
  8. Antzinako greziar eskultura
  9. Ematen zuen hau izan zela batzuek demokrazia botatzeko eman zuten lehen urratsa.
  10. Greziar tribuak
  11. KORNELIO NEPOTE: Alzibiades, 3
  12. SLUITER, Jan Otto: lectiones Andocideae, c. 3.
  13. ANDOZIDES: Misterioei buruz.
  14. ANDOZIDES: De Reditu § 25, Chisholm 1911.
  15. ANDOZIDES: De Mysteriis § 137.
  16. Fozio I.a Konstantinoplakoa, Liburutegia.
  17. ANDOZIDES:, De Reditu §§ 11,12.
  18. ANDOZIDES: De Reditu § 15.
  19. (LISIAS: Andozidesen kontra § 29.
  20. LISIAS: Andozidesen kontra § 29.
  21. ANDOZIDES: Misteriorei buruz § 146.
  22. ANDOZIDES: De Mysteriis § 132.
  23. ANDOZIDES: De Mysteriis § 4
  24. https://en.wikipedia.org/wiki/Agyrrhius
  25. ANDOZIDES: De Mysteriis § 110.
  26. ANDOZIDES: De Mysteriis §§ 146,148.
  27. ANDOZIDES: De Mysteriis § 144.
  28. LISIAS: Andozidesen kontra § 31.
  29. Suda, s.v. Θέων)
  30. Comp. Dionys. Hal. de Lys. 2, de Thucyd. Jud. 51.
  31. GRIBBLE (1999): Alzibiades eta Atena, ch.2 app.2.
  32. SLUITER, Jan Otto: lectiones Andocideae, 239 orr., & c)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GRIBBLE (1999): Alcibiades and Athens ch.2 app.2
  • CHISHOLM, Hugh, ed. (1911): Andocides. Encyclopædia Britannica. 1 (11. argitalpena). Cambridge University Press. 965 or..
  • SCHMITZ, Leonhard (1870): Andocides. In Smith, William. Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology. 1. 168 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]