Andozketa
| Andozketa | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Heredia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°53′10″N 2°27′32″W / 42.886°N 2.459°W |
Andozketa Barrundiako herri hustu bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria aipatuta agertzen da Donemiliagako goldean, (1025): Andozketa.[1] Gaurko herriaren lurraldean Andozketa herri hustuaren zati bat dago.
Andozketa Deredia eta Zuhatzola artean egon zen kokatuta. Gaur egun Santiago apostoluari eskainitako ermitaren hondakinak besterik ezin da ikusi. [2]
Herrixka XV. mendearen erdialdean despopulatu egin zen. XIX. mendearen erdialdera arte, lehen parrokia izan zen Santiago ermitak iraun zuen. Gero ermitaren hondakinak besterik ez.
XXI. mendean, Andakoetxea eta Katxoste izenez ezagutzen da herri hustuaren parajea.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Santiago[3] apostoluari eskainitako Andozketako ermitaren hondakinak ez dira aurkitzeko errazak. Mapetan, Andozketa topa daiteke, esate baterako, geoEuskadin Andozketa (mendi-komunitatea) topa daiteke.[4][5]
Bestalde, geoEuskadin Andosketako herrixka (ondare-elementua (arkeologikoa)) topa daiteke, Andozketa mendi-komunitatearen barruan.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
- ↑ «ANDOZKETA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
- ↑ «Santiago, Santiagoazpi geoEuskadi» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ «Andozketa (mendi-komunitatea) - geoEuskadi» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ «andozketa» OpenStreetMap (kontsulta data: 2025-10-16).
- ↑ «Andosketako herrixka (ondare-elementua (arkeologikoa)) - geoEuskadi» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-16).
