André Dumas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
André Dumas
Bizitza
Jaiotza Montauban1918ko abenduaren 7a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza La Roche-sur-Yon1996ko ekainaren 23a (77 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Faculté de théologie protestante (Montpellier, France) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak teologoa eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Protestantismoa

André Dumas (Montauban, Frantzia, 1918ko abenduaren 7a - La Roche-sur-Yon, Frantzia, 1996ko ekainaren 23a) teologoa eta frantsesezko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta teologia ikasi zuen Montpellier, Paris eta Basileako unibertsitateetan. Ikasle kristauen elkarteko idazkaria, Paueko Eliza Erreformatuko artzaina eta Parisko Teologia Protestanteko Fakultateko filosofia eta etikako irakaslea izan zen. Réforme astekariko buru eta Esprit aldizkariko erredakzio-taldeko kide izan zen.

1975ean abortuari buruzko eztabaidetan hartu zuen parte, bere emazte Francine Dumasekin batera. Parisko Ikerketa Ekumenikoen Institutuan irakasle izan zen, eta protestanteen eta beste kristauen arteko elkarrizketa sortzen lan eskerga egin zuen, gainerako erlijioak albo batera utzi gabe.

Lan hauek idatzi zituen: Le Contrôle des naissances. Opinions protestantes (1965, Jaiotzen kontrola. Protestanteen iritziak), Croire et douter (1971, Sinesmena eta zalantza), Cent Prières possibles (1982, Ehun otoitz posible), L´Amour et la mort au cinéma (1983, Maitasuna eta heriotza zineman), Protestants (1987) eta Marie de Nazareth (1989).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]