Edukira joan

Andréa Werner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andréa Werner

state deputy of São Paulo (en) Itzuli

2023ko martxoaren 15a -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndréa Werner Silva Bonoli
JaiotzaBelo Horizonte1975eko azaroaren 30a (49 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria eta disability rights activist (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBrazilian Socialist Party (en) Itzuli

Twitter: andreawerner_ Edit the value on Wikidata

Andréa Werner Silva Bonoli (Belo Horizonte, 1975eko azaroaren 30a) brasildar kazetaria, politikaria eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da. Brasilgo Alderdi Sozialistako kidea da, eta gaur egun São Paulo estatuko diputatua da.

Andréa Werner kazetaritzan lizentziatu zen Minas Geraisko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean. 31 urterekin ezkondu zen eta 32 urterekin lehen semea izan zuen, Theo[1].

2010ean, Theori autismoa diagnostikatu ziotenean, neurotipo hori aztertzen hasi zen eta Lagarta Vira Pupa bloga sortu zuen, haur autista baten ama izandako esperientziei buruz hitz egiteko asmoz. Proiektu horrek garrantzia hartu zuen Brasilgo pertsona autisten eta haien familien artean[2][3]. Andréa autismoaren inguruko ekitaldietan eta telebista-saioetan parte hartzen hasi zen. 2016an Lagarta Vira Pupa: A vida e os aprendizados ao lado de um lindo garotinho autista liburua kaleratu zuen[4], eta 2017an beste bat: Meu amigo faz iiiii[5].

Crescer aldizkariko zutabegilea ere izan da[6] eta 2019an Mirarizko Soluzio Mineralaren aurkako kanpaina bat bultzatu zuen, #ForaMMS izenekoa[7][8][9][10].

2021eko urtarrilean, Andréa Wernerrek Instituto Lagarta Vira Pupa erakundea sortu zuen, desgaitasuna duten emakumeek eta haur desgaituen amek osatua[11].

Heldua zela, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua diagnostikatu zioten. 2023an ebaluazio profesional berri bat egin zioten, eta autismoa diagnostikatu ziotela agerian utzi zuen publikoki[12].

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko hauteskundeetan, São Pauloko diputatu federalaren kargurako aurkeztu zen Sozialismo eta Askatasunaren Alderdiko kide gisa[13]. 43.142 boto jaso zituen eta ez zen hautatua izan[14].

2020an, São Paulo hiriko zinegotzi kargurako aurkeztu zen. 17.565 boto jaso zituen eta berriro ez zuten hautatu[15].

2021ean, Sozialismo eta Askatasunaren Alderdia utzi zuen eta Brasilgo Alderdi Sozialistan sartu zen. 2022ko hauteskundeetan, São Paulo estatuko diputatuaren kargurako aurkeztu zen[16] eta hautatua izan zen[17] 88.772 botorekin[18].

  • Lagarta Vira Pupa: A vida e os aprendizados ao lado de um lindo garotinho autista (2016)
  • Meu amigo faz iiiii (2017)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Portugesez) «Andréa Werner, 38 anos, é mãe de Theo, de quase 6. Ele é autista, e ela fala sobre sua experiência no blog "Lagarta Vira Pupa"» iG.
  2. (Portugesez) «Ativista de direitos dos autistas entra na política após debates na Assembleia» Folha de S.Paulo (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  3. (Portugesez) «"Eles querem adiar a dor", diz Andréa Werner sobre negação do autismo» Revista Autismo 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  4. (Portugesez) «Andréa Werner lança livro sobre os aprendizados ao lado de seu filho autista» Revista Autismo 2016-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  5. (Portugesez) Barros da Silveira, Gabrielli. (2023). Deficiências invisíveis: Representações em livros infantis. Porto Alegre: Universidade Federal do Rio Grande do Sul, 35 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  6. (Portugesez) Werner, Andrea. «Como ensinar diversidade e inclusão ao seu filho» Crescer 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  7. (Portugesez) «Introvertendo 56 - Charlatanismo no Autismo» Introvertendo 2019-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  8. (Portugesez) «A luta de jornalista para denunciar venda de MMS, a falsa cura do autismo» A Gazeta 2019-05-28 (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  9. (Portugesez) Vidale, Giulia. «MMS: os perigos da substância à base de cloro que promete curar autismo» Veja 2019-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  10. (Portugesez) Varella, Mariana. «MMS: a perigosa solução que promete a cura de doenças» Drauzio Varella 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  11. (Portugesez) Lisauskas, Rita. «Mães de crianças com deficiência vão à luta» O Estado de S.Paulo 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  12. (Portugesez) Pìchonelli, Matheus. «Deputada descobre ser autista aos 47: 'Mascarei sintomas e já quis morrer'» UOL Universa 2023-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  13. (Portugesez) Bandeira, Gabriela. «Andréa Werner: a candidata a deputada federal que é mãe de autista e defende direitos das pessoas com TEA» Portal Singularidades 2018-05-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-01-16) (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  14. (Portugesez) «Andréa Werner 5024» Gazeta do Povo (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  15. (Portugesez) «Andréa Werner 50005» Diário da Cidade (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  16. (Portugesez) «PSB celebra filiação de Andréa Werner» PSB-SP (Noiz kontsultatua: 2022-01-06).
  17. (Portugesez) «Veja quem são os 94 deputados estaduais eleitos por São Paulo para a Assembleia nas Eleições 2022» Rádio Itatiaia 2022-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  18. Abreu, Tiago. «Andréa Werner é eleita deputada estadual por São Paulo» Revista Autismo 2022-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]