Andra Mari (Galdakaoko dantza taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andra Mari (Galdakaoko dantza taldea)
Datu Orokorrak
Barne egitura
Sorrera-data1955
Bestelakoak
Webguneahttps://andramaridantzataldea.net

Andra Mari Dantzari Taldea euskal dantzak lantzen dituen Galdakaoko talde bat da. 1955ean sortu zen. 1965etik hainbat Jaialditan parte hartu du.Andra Marik Euskal Herriaren barna dauden dantza, musika eta usadio zaharrak berreskuratzen eta berpizten dihardu etengabe.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdakaoko zenbait gaztek Andra Mari Eusko Dantzari Taldea sortu zuten 1955ean Galdaka oko Andra Mari parrokiaren inguruan..[2]

Dantzari, maisu eta txistulari.

Besteak beste Txelu Etxebarria izan zen sortzaileetako bat. Dindirri taldea utzi gabe 1951an Santutxuko Gaztedi dantzari taldearen sorreran parte hartu zuen, eta 1959an Galdakaoko Andra Mari taldean zuzendari izan zen, baita Durangaldeko Sokadantza eta Dantzari-dantza irakasteko maisua ere. Andra Mariko taldekideekin Gernikara, Lekeitiora, Donostiara, eta Tuteraraino ere joan zen batzuetan opor-garaian bertako dantzak ikasteko edota hangoei Bizkaiko dantzak erakusteko.[3]

70. hamarkadan Euskal Herri guztiko errito, musika eta dantza zaharren ikerketa, ikasketa, eta berreskuratze-lanei gogor ekin zieten. Horretarako, taldeak hainbat herritara jo zuen, tokian tokiko herritarrengandik zuzenean ikasi ahal izateko.

Berreskuratze- eta biltze-lan horren emaitza errepertorio luze eta zabal bat izan zen: Altsasuko ihauteriak, Aiezkoa, Saraitsu, Erronkari zein Luzaideko dantzak, Bizkaiko Dantzari dantza, Soka-dantza eta jota zaharrak, Zuberoako dantzak, Gipuzkoako dantzak, Lizarrako Larrain-dantza, Leitza eta Iribasko Ingurutxoak... etab.

Jarduerak eta jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak euskal egutegi kulturala berpizten saiatu da, besteak beste, Santa Ageda (otsailaren 5eko bezperan), Ihauteriak (otsailan), Erreginak (maiatzaren 4an), San Juanak (ekainaren 24ko bezperan), Olentzero (abenduaren 24an).

Galdakaoko auzotako jai eta erromeria tradizionalen berreskuratzen ere badabilza. Aipagarriak dira Bekeako "Asentzioak", Elexaldeko "Andra Mariak", edota Galdakaoko bertako herriko jaiak diren "Santa Krutzetako" Soka dantza, bazkari herrikoia, etab.

Urtero hiru jaialdi antolatzen ditu taldeak:

  • Udaberri Jaialdian 3 egun desberdinetan Euskal Herriko talde bat gonbidatzen da egun bakoitzean euren dantzak plazaratzeko, dantza saioen beherakadei aurre egiteko proposamenarekin.
  • Udan Folklore Bizian izeneko Nazioarteko jaialdian aste beteko kultur topaketak antolatzen ditu, Europako zein munduko taldeak ekarriz. Azken jaialdia.
  • Udazkenean Musika Bizian izeneko jaialdia antolatzen da asteburuk batean, Andra Marik Nazioarteko Jaialdietan ezagututako estatu gabeko herrialdeetako taldeak ekartzen dira: Korsika, Flandria, Sahara, Okzitania, Eskozia

Landutako dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko zazpi lurraldetakoak diren honako 35 dantza landu eta plazaratu ditu Andra Mari taldeak:[4]

Bizkaikoak (3)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkokoak (2)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Garaikoak (3)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoakoak (2)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maisuak eta maistrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat herritako hainbat maisu-maistra adituengatik ikasi du taldeak, besteak beste, hauek:[5]

Bizkaiko dantzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soka dantzan eta Dantzari-dantzan: Alejandro Aldekoa, Txelu Etxebarria, Rafael Albizuri -"Otsue"-, Roberto Maiztegi, Santos Oregi, Germán Aldekoa.
  • Erromerietako jota eta arin-arina:Patxi Bilbao, Bartolo Lasa, Fazio Arandia, Silbestre Elezkano "Txilibrin", Joakintxu Goti, Pepito Astondoa, Sabin Bilbao (Patxi Bilbaoren semea), Pablo Intxaurraga, Modesto Intxaurraga, Leon Bilbao, Maurizia Aldaiturriaga, Juan Aiesta, Rufino Arrola, Simeon Iragorri, Patxi Bernaola, Elorria "Aldai", Juan Antxia, Raimunda Bizkarguenaga, Satur Arandia (Fazio Arandiaren arrabea), Bitoria Amorrortu, Pedro Barrenetxea, Justo Iturbe, Luis Bilbao, Pedro Aldekoa, Zeferino Lejarreta, Raimunda Sautua, Luis Etxebarria, Juan Bilbao, Basilio Etxebarria, Felisa Lejarza (Basilio Etxebarriaren andrea), Ana Mari Etxebarria.

Nafarroako dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uztarrotz eta Izabako Ttun-Ttuna: Eduarda Lorea, Jonas Lorea, Dionisia Marco, Mari Carmen Faianas, Dolores Blanco, eta…
  • Luzaideko dantzak: Maurizio Erbiti, M.A. Sagaseta, Faustin Bentaberryren paperak eta Argia Dantzari Taldea.
  • Altsasuko ihauteriak: Jose Manuel Goikoetxea, Patxi Goikoetxea eta bere emaztea Amaia, Altsasuko "Gure Etxea"…
  • Otsagiko dantzak: Claudio Villanueva eta Pedro Esart.
  • Aiezkako dantzak: Orbaizetako Goikoa baserriko Almirantearena, Orreaga Irigarai, Larrañeta aita/semeak eta orohar Auritz herriko…
  • Larrain dantza: Francisco BerueteSoinu, Bandrés Jna., Gastón Ahizpak, Tito Sanchez, Aita Hilario Olazaran-en ikerketa…

Gipuzkoako dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soinu zaharrak (40 erregelak) eta Brokel dantzak:    Donostiako Argia dantzari taldea, Elgoibarko Haritz dantzari taldea, Tolosako Udaberri dantzari taldea,…

Zuberoako dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019: III Dantza Tradizionalaren Esker Onak saria Dindirri dantzari taldeko fundatzaileei.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andra Mari Dantza Taldea. .
  2. Andra Mariren historia | Andra Mari Eusko Dantzari Taldea. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  3. «Jose Luis Etxeberria Txelu euskal dantzetan bizitza» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  4. Andra Mari Taldea Dantzan | Andra Mari Eusko Dantzari Taldea. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  5. Gure Maisuak | Andra Mari Eusko Dantzari Taldea. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  6. «Vías abiertas a la cultura | Dantzanet» www.dantzanet.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]