Edukira joan

Andra Maria eliza (Erandio)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andra Maria eliza (Erandio)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaErandio

Andra Maria eliza Erandioko estilo gotiko berantiarreko eliza bat da, Erandiogoikoa auzoan dagoena.

1300. urtearen inguruan eliza bazelako aztarnak daude, baina gorde den eraikin gotikoaren gehiena XV. mende amaierakoa da, 1490 ingurukoa.

Hiru nabe mailakatu dauzka, lau ataletan banatuta. Atal horiez gain, badauzka transeptua eta gurutzadura, burualde oktogonalekoa.[1] Tenpluaren kanpoaldean Martin Ortiz de Martiartu eta bere emaztearen ehortz-lekua dago, arkosolio bat, Bizkaiko hilobi-eskultura gotikoko ale bikainetako bat. Hilobiaren egikerak zaharragoa dirudi elizarenak baino, eta baliteke beste nonbaitetik ekarri izana kokapen honetara. [2] Martiartu leinuak utzi du Erandioko arkitekturan beste elementu nabarmen bat, Martiartu dorrea.

Ataripe-dorrea tenpluaren oinaldearen erdian kokaturik dago, eta elementurik nabarmenena da, monumentu militar baten itxura dauka eta. XVI. mendearen hasierako lan bat da, ataripe-dorre eta gotorleku izan ziren tipologiarekin bat datorrena. Hiru eliz atari ditu eraikinak, hiruak gotikoak. XVII. mendean hasierako eliza zabaldu egin zuten, eta egungo eraikina eratu, 1678an amaitu zirelarik Juan Setien harginaren lanak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]