Andre Maria Birjinaren bihotz guztiz garbi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Maria Birjinaren bihotz guztiz garbia
Andre Maria Birjinaren bihotzaren irudikapena
MotaKatolikoa
Data
DataJesusen bihotz guztiz santuren ondorengo larunbata

Andre Maria Birjinaren bihotz guztiz garbia[1] eraspen katoliko bat da, Andre Maria zorionekoaren barne bizitzari- bere gozamen eta tristurak, bere bertuteak eta bere perfekzioa, eta, batez ere, Jainko Aitarenganako bere maitasun sortze garbia eta Jesusenganako eta gizakienganako bere ama-maitasuna- erreferentzia egiteko erabiltzen dutena.[2] Mariaren bihotza Biblian aipatu zuten (Lk 2:51, adibidez).

Erazpen hau III. mendean San Gregorio Taumaturgok, V. mendean Teodoto Anzirakoak eta XII. mendean Ruperto Deutz teologo beneditarrak aipatu zuten.[3]

XVII. mendean, San Joan Eudes apaiz frantsesak Mariaren Bihotzari buruzko lehen lanak idatzi zituen eta mendearen erdialdean, Jesusen eta Mariaren kongregazioa sortu zuen. 1859an Antoni Maria Claret kataluniarrak Mariaren Bihotz Garbiaren seme misiolariak eta 1862an Theophiel Verbist flandestarrak Mariaren Bihotz Garbiaren kontzepzionistak sortu zituzten.

Jaieguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944ko maiatzaren 4an, Pio XII.ak, Cultus liturgicus dekretuaren bidez, Eliza katoliko osora zabaldu zuen Mariaren Bihotz Garbiaren jai liturgikoa, eta abuztuaren 22a izendatu zuen bere eguna.[4]

1969ko Vatikano II.aren ondorengo erromatar meza-liburuak, Bihotz Garbiaren jaia ekainean ospatzen den Jesusen Bihotz Sakratuaren ondorengo egunera eraman zuen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2003]
  2. (Ingelesez) Bainvel, Jean. (1910). Devotion to the Immaculate Heart of Mary. in: The Catholic Encyclopedia. 7 New York: Robert Appleton Company.
  3. (Gaztelaniaz) Rahner, Hugo. (2002). María y la Iglesia. Madril: Ediciones Cristianas, 138 or. ISBN 84-7057-463-9..
  4. (Latinez) Missale Romanum ex decreto Sacrosancti Concilii Tridentini restitutum Summorum Pontificum cura recognitum.. (1. argitaraldia) Turonibus: Sumptibus et typis Mame 1962-2-2, 714 or..
  5. (Gaztelaniaz) Fernández Jiménez, Francisco María. (2017). El misterio del Corazón Inmaculado de María. Toletana, 1-39 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.