Andre Maria Erregina eliza (Erriberri)

Koordenatuak: 42°28′54″N 1°39′00″W / 42.481686°N 1.650011°W / 42.481686; -1.650011
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Maria Erregina eliza
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaErriberri
Koordenatuak42°28′54″N 1°39′00″W / 42.481686°N 1.650011°W / 42.481686; -1.650011
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaria
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0000307
Kontaktua
HelbideaPlaza Teobaldos 1, 31390 Olite

Andre Maria Erregina eliza Nafarroa Garaiko Erdialdea eskualdeko Erriberri udalerrian kokatutako XIII. mendeko kristiau eliza bat da. Gotiko estiloa ditu.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako eraikuntza gotiko garrantzitsuenetakoa da. Bere artearen edertasuna bere historia bezain interesgarria da. Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregiari atxikia, Nafarroako errege-erreginek ospakizun handi eta hotsandiko ekitaldietarako erabili zuten. Jauregi hori errege Karlos III.a Nafarroakoaren egoitzarik gogokoena izan zen. Elizaren fatxada apainduriaz beteta dago, eta oso nabarmena da Parisko Notre-Dame katedralako tailerren eragina. Tenpluak nabe bakarra dauka, eta, barnean, Ama Birjinaren tailu gotikoa buru duen errenazimenduko erretaula dago, bai eta Heriotza Oneko Kristoren irudi gotikoa ere.

Nafarroan, antzeko eredua Lizarrako Hilobi Santuak eta Artaxoako San Saturninok dute.

Arrosa leiho handiaren azpian, atari handia zortzi arkiboltaz osaturik dago, eta horietako bakoitza oparo eta jori apaindua dago landare motiboekin. Otoitzean ari diren bi irudi ikusiko dituzu orbelean, biak errezel txikien azpian, ziurrenera, Joana I.a Nafarroakoa eta bere senarra dira, Frantziako errege Filipe I.a Gaztelakoa, alegia. Nafarroako errege-erreginak ziren ataria eraiki zen garaian.

Tinpanoan Ama Birjina ageri da irribarretsu eta eserita Haurrarekin, eta, halaber, badira Jesusen bizitzako hainbat pasarte: Deikundea, Kristoren jaiotza, Errugabeen lepo moztea, Egiptora egindako ihesa, Aurkezpena tenpluan eta Kristoren bataioa. Errealitatea eta sinbolismoa nahastu egiten dituen irudia gozatuko duzu ateburuan: arte baten gainera igota dagoen gizonarekin batera ageri baita kornamusa jotzen ari den izaki hibridoa, bai eta lauoineko irrigarria ere, beste pertsonaia batzuen artean. Ikonografiaren aberastasunak segida du atearen alde bietan. Zehazki, apostoluen bizitzari buruzko erliebeak ikusiko dituzu arku sailetan kokatuak.

Sar zaitez tenpluaren barrenera. Nabe bakarra dauka, eta han eraikinaren beste altxor baliotsua agertuko zaizu: errenazimenduko estilori jarraiki egindako erretaula nagusi bikaina. Ama Birjina eta Haurra dira erretaula buru, hots, XIV. mendeko tailu gotiko ederra da, Frantziako Erresumako eragina jaso zuen nafar estiloan egina.

Elizan Heriotza Oneko Kristoren irudia gurtzen dute. XIV. mendeko lan gotikoa da hori, irudi duenez desagertutako San Lazaro elizatik datorrena. Gurutziltzatu horren aldeko debozio handia dago herrian, dramatismo handiko irudia da, eta herriko jaiak haren ohoretan ospatzen dira. .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]