Edukira joan

Andre Maria Erregina eliza (Zangoza)

Koordenatuak: 42°34′37″N 1°17′07″W / 42.577037°N 1.285301°W / 42.577037; -1.285301
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Maria Erregina eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZangoza
Koordenatuak42°34′37″N 1°17′07″W / 42.577037°N 1.285301°W / 42.577037; -1.285301
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaria
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
IzenaQueen of Heaven (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-385
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000056
385
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Andre Maria Erregina eliza tenplu kristaua da, Zangozako Alde Zaharrean dagoena, Nafarroa Garaian. Itxura dotoreko eta neurri ertaineko eliza da, erromanikotik gotikorako iragate garaian eraiki zena, XII-XIV. mendeen artean. Bere atari ikusgarriak ospe handia du, Azken Epaia modu harrigarrian irudikatuta baitago. 1997an, Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuen Nafarroako Gobernuak.[1][2]

Zangozako mendebaldeko sarreran dago, Karrika Nagusiaren 1. zenbakian, Santa Maria zubiak Aragoi ibaia zeharkatzen duen lekutik gertu.[3]

Elizari buruzko lehenbiziko aipamena 1131koa da. Urte hartan, Alfontso I.a Nafarroakoak bere errege-jauregi eta kapera eman zizkien Ospitaleko Zaldunei, orubean burgu berriko parrokia egin zezaten.[1] XII. mendeaan eraikitzen hasi zen. 1889an Espainiako Monumentu Nazional izendatua izan zen.

Atariaren ikuspegia

Zangozako eliza honetako eliz atari ikusgarria benetako harrizko erretaula bat da, eta Euskal Herriko eta are Iberiako Erromanikoaren adibide harrigarrienetako bat da.[4] Bere iruditeria berezian, saga nordikoetako atalak ikusten ahal dira.[5]

Esku batek baino gehiagok landua da zalan­tzarik gabe, gu­txienez bi maisuren zuzendari­tzapean; argi dago, bata XII. mendeko az­ken laurdenekoa eta bestea XIII. mendearen hasierakoa.

Elizako dorrea oktogonala da, eta arkitektura gotikoaren adibide bat da. XII. eta XIV. mendeen artean egin zen.

Gurutzaduradun hiru nabez eta dorre oktogonal batez osatua dago, bere barnean beste hainbat gauza erakargarri ere badituelarik: esate baterako, plateresko estiloko erretaula nagusia eta prozesio irudi gotiko aberats ugari ere bai.

Erretaula eta eskulturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Andre Maria Erreginaren Eliza. sanguesa.es (kontsulta data: 2025-6-24).
  2. La Portada de Santa María de Sangüesa. Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro, unav.edu (kontsulta data: 2025-6-24).
  3. Asiron Sáez, Joseba. Andre Maria eliza. Zangoza. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2025, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-6-24).
  4. (Gaztelaniaz) Fernández-Ladreda Aguadé, Clara. «La Portada de Santa María de Sangüesa» Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (kontsulta data: 2025-06-24).
  5. de la Serna, Blanca. (1976). «Las sagas nórdicas y su posible vinculación con el arte escultórico de Santa María la Real de Sangüesa» Príncipe de Viana 37 (144): 399–418. ISSN 0032-8472. (kontsulta data: 2025-06-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]