Andre Mariaren eliza (Retortillo)

Koordenatuak: 42°59′N 4°07′W / 42.99°N 4.11°W / 42.99; -4.11
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Mariaren eliza
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaCampoo de Enmedio
Gune populatuQ6106735
Koordenatuak42°59′N 4°07′W / 42.99°N 4.11°W / 42.99; -4.11
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaSantanderko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0005324
Hegoaldeko fatxadaren zehaztasuna.

Andre Mariaren eliza, gaztelaniaz iglesia de Santa María, estilo erromanikoko eliza kristaua da. Espainiako Retortillo herrian dago, Campoo de Enmedio udalean, Kantabrian. Reinosatik 12 kilometrotara dago. Tenpluaren azpian Juliobriga herri erromatarraren aztarnak daude; antza haren foroaren gainean eraiki zen. Eliza, nahiko ondo gordeta, XII. mendean eraiki zen. Elizaren inguruan, bestetik, Erdi Aroko nekropolia dago.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Absidea hiru gorputz bertikalak ditu, zutabeez bananduta, hormabular eskalonatuekin eutsita. Hiru leiho abozinatuak nabariak dira; erdikoak zutabetxoak eta kapitelak erakusten ditu. Pinoian kanpok eskailerekin igotzeko kanpai-horma dago.[1]

Eliza honetan eskulturak garrantzi berezia du. Bi maisu bereizi dira hango lanetan: hagaburuetan eta leihoen kapiteletan artista herrikoi baten eskua ikusi egin da; arkuetan, bestetik, artsita finago baten zizelkatzea ikus daiteke. Azken artista horren lanak Kantabriako arkitektura erromanikoaren onenetarikoak dira; besteak Piascako Andre Mariaren elizakoa eta Santillana del Marreko kolegiatarena izango lirateke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]