Andre Mariaren katedrala (Glasgow)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Andre Mariaren katedrala
Wfm st marys cathedral.jpg
Andre Mariaren katedrala (Glasgow) hemen kokatua: Glasgow
Andre Mariaren katedrala (Glasgow)
Andre Mariaren katedrala (Glasgow)
Andre Mariaren katedrala (Glasgow) (Glasgow)
Kokapena
Herrialdea  Eskozia
Herria Glasgow
Koordenatuak 55° 52′ 25″ N, 4° 16′ 30″ W / 55.8735°N,4.275°W / 55.8735; -4.275Koordenatuak: 55° 52′ 25″ N, 4° 16′ 30″ W / 55.8735°N,4.275°W / 55.8735; -4.275
Arkitektura
Garaia XIX mendea
Webgunea
http://thecathedral.org.uk/ webgune ofiziala

Andre Mariaren katedrala (ingelesez: St Mary's Cathedral) Eskoziako Glasgow hiriko lau katedraletako bat da, hain zuzen ere Eskoziako Eliza Episkopalari dagokiona. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongregazioa Alexander Duncanek sortu zuen 1715 urtean eta 1728an elkartzeko etxe bat lortu zuten unibertsitatearen alboan. 1745eko jakobiten matxinadaren porrotak episkopalisten debekua ekarri zuen, baina taldeak aurerra jarraitu zuen. 1792an debekua kendu zen eta taldeak indarra hartu zuen.

Andre Mariaren elizaren eraikina 1871 urtean hasi zen eraikitzen eta 1893 arte bukatu ez bazen ere hasierako urtean bertan, azaroaren 9an eman zen lehenengo meza. George Gilbert Scott arkitektuak diseinatu eta altxatu zuen. 63 metrotako altuera dauka. 1908an katedral maila lortu zuen.

1980ko hamarkadan berriztatze lanak hasi zituzten eta hainbat fasetan 2002 urterarte luzatu ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andre Mariaren katedrala (Glasgow) Aldatu lotura Wikidatan