Edukira joan

Andre Mariaren katedrala (Tallinn)

Koordenatuak: 59°26′13″N 24°44′20″E / 59.437017°N 24.738869°E / 59.437017; 24.738869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Mariaren katedrala (Tallinn)
Tallinna toomkirik
Kokapena
Herrialdea Estonia
Konderri Harju konderria
UdalerriTallinn
Kokapen fisikoaToompea
Koordenatuak59°26′13″N 24°44′20″E / 59.437017°N 24.738869°E / 59.437017; 24.738869
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Izenaren jatorriavirgin birth of Jesus (en) Itzuli
Erlijioaluteranismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Reval (en) Itzuli
Estonian Evangelical Lutheran Church (en) Itzuli
IzenaMaria
Erabilerakatedral luteranoa
katedral katolikoa
ErabiltzaileaTallinn Dome Congregation (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaToom-Kooli 6
Telefonoatel:+372-644-4140

Andre Mariaren katedrala (estonieraz: Tallinna toomkirik edo ofizialki Tallinna Püha Neitsi Maarja Piiskoplik Toomkirik, alemanez: Ritter- und Domkirche) Estoniako Tallinn hiriburuko Alde Zaharrean dagoen katedral luteranoa da, Toompea muinoan kokatua. Tallinngo eta Estonia kontinental osoko elizarik zaharrena da,[1] eta XVII. mendeko sutetik iraun zuen Toompeako eraikin bakarra ere bai.[2]

XIII. mendean ezarri zen katedral katoliko gisa, Danimarkako Erresumak Tallinn eta Estoniako iparraldea Gurutzada Baltikoetan konkistatu ondoren. Erreforma protestantearen ostean, eliza luterano bihurtu zen 1561ean,[3] eta gaur egun Estoniako Eliza Luterano Ebanjelikoaren buru espirituala den Tallinngo artzapezpikuaren egoitza da.

1995eko irailaren 20az geroztik, Tallinngo katedrala Estoniako kultur monumentu nazionala da.[3]

Ehorzketa nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andre Mariaren katedralean, hainbat pertsona aipagarriren hilobiak daude. Hona hemen horietako batzuk:

Izena eta bizialdia Informazioa Hilobiaren egilea Amaiera urtea
Arnoldus (h. 1301) apaiza
Sander de Pal (h. 1344) kanonikoa
Woldemarus Sorsever Tallinngo hargin ezezaguna XIV. mendea
Johannes Rekeling (h. 1401) Tallinngo apezpikua (1390-1403)
Simon von der Borch (h. 1492) Tallinngo apezpikua (1477-1492)
Nicolaus Roddendorp Tallinngo apezpikua (1492-1509)
Margareta Eriksdotter Vasa (1497-1536) Gustavo I.a Suediakoaren arreba, Joan VII.a Hoyako kondearen emaztea
J. Taube c. 1562
Pontus De la Gardie (1520-1585) suediar militarra Arent Passer 1589-1595[4]
Sofia Gyllenhielm (1559-1583) Joan III.a Suediakoaren alaba, Pontus De la Gardieren emaztea Arent Passer 1589-1595[4]
Olof Ryning (h. 1589) suediar hofmarschalla, Estoniako gobernadoreordea Hans von Aken 1594
Caspar von Tiesenhausen (c. 1550-c. 1611) Kiiu etxaldearen jabea, Haapsaluko gobernadoreordea Arent Passer 1599
Märta Oxenstierna Caspar von Tiesenhausenen emaztea Arent Passer 1599
Otto von Uexküll (h. 1601) suediar militarra Arent Passer c. 1601
Karl Henriksson Horn (c. 1550-1601) suediar militarra Arent Passer c. 1601
Agnes von Delwig Karl Henriksson Hornen emaztea Arent Passer
Richard Rosencrantz (h. 1622) Pärnuko gobernadoreordea Arent Passer c. 1623
Margaretha Fahrensbach Richard Rosencranzen eta geroago Thomas von Rammen emaztea
Thomas von Ramm (1564-1631) Rigako alkatea eta Tartuko Auzitegiko presidentea Arent Passerren ikasleak 1634
Franz Bernhard von Thurn (1592-1628) suediar militarra [5]
Christian von Thurn (1624-1640) Franz Bernhard von Thurnen semea [5]
Heinrich Matthias von Thurn (1567-1640) bohemiar noblea, Fernando II.a Tirolgoaren aurkako matxinadaren buruzagia, geroago suediar diplomazialari eta militarra
Heinrich Burtt suediar militarra Tallinngo hargin ezezaguna XVII. mendearen erdialdea
Magdalene von Vietinghoff Heinrich Burtten emaztea Tallinngo hargin ezezaguna XVII. mendearen erdialdea
Dietrich von Taube (1601-1654) Estoniako zaldunen burua [6]
Margarethe von Taube (h. 1667) Dietrich von Tauberen emaztea
Hans Wrangel (h. 1663) Tallinngo hargin ezezaguna 1660ko hamarkada
Elisabeth Tiesenhausen Hans Wrangelen emaztea Tallinngo hargin ezezaguna 1660ko hamarkada
Caspar Wrede (h. 1667) suediar militarra, Preedi, Briede eta Peipäla etxaldeen jabea Tallinngo hargin ezezaguna c. 1667[7]
Sophia Taube Caspar Wrederen emaztea Tallinngo hargin ezezaguna c. 1667
Lars Persson (h. 1667) errege eskribaua Tallinngo hargin ezezaguna c. 1667
Johann Hastfer (h. 1674) suediar militar eta politikaria Nicolaes Millich 1676[8]
Fabian von Fersen (1626-1677) suediar militar eta politikaria Johann Gustav Stockenberg XVII. mendearen bigarren erdia[9]
Sabina Elisabeth von Westerhagen (h. 1684/92) Fabian von Fersenen emaztea Johann Gustav Stockenberg XVII. mendearen bigarren erdia
Otto Reinhold Taube (1627-1689) suediar militarra, Tartuko gobernadoreordea, Maidla, Luunja eta Kullamaa etxaldeen jabea Johann Gustav Stockenberg XVII. mendearen amaiera
Margareta Oxe (c. 1630 - 1690 baino beranduago) Otto Reinhold Tauberen emaztea Johann Gustav Stockenberg XVII. mendearen amaiera
Wolter von Stackelberg (1625-1691) suediar militarra, Harju konderriko epailea, Haljava etxaldearen jabea armarriko epitafioa: Tallinngo zurgin ezezaguna c. 1692[10]
Hans von Wrangell (1626-1691) suediar militar eta politikaria, Kuusiku, Vasta eta Tuhala etxaldeen jabea Tallinngo hargin ezezaguna c. 1692[11]
Margaretha von Lode Hans von Wrangellen emaztea Tallinngo hargin ezezaguna c. 1691[11]
Reinhold von Lode Pahkla etxaldearen jabea Tallinngo hargin ezezaguna c. 1695
Reinhold von Wrangell Tallinngo hargin ezezaguna c. 1695[12]
Catharina Elisabeth Nieroth Reinhold von Wrangellen emaztea Tallinngo hargin ezezaguna c. 1695[12]
Otto Johann von Taube Edise eta Koonu etxaldeen jabea Tallinngo hargin ezezaguna c. 1696
Bernhard von Taube (1619-1696) suediar militar eta politikaria, Navesti eta Kose etxaldeen alokatzailea armarriko epitafioa: Christian Ackermann c. 1696[13]
Johan Bagghufvud (1652-1702) suediar militarra, Käravete etxaldearen jabea armarriko epitafioa: Christian Ackermann 1702[14][15]
Otto Wilhelm von Fersen (1623-1703) suediar militar eta politikaria Johan Gustav Stockenberg (?) XVIII. mendearen hasiera
Carl Johann von Huene (h. 1743) Tallinngo hargin ezezaguna c. 1743
Karl von Wrangell (1677-1758) militar eta politikaria, Koila, Kohatu, Kirna eta Kirdalu extaldeen jabea
Samuel Greigh (1736-1788) eskoziar-errusiar itsasgizona Giacomo Quarenghi
Ferdinand von Tiesenhausen (1782-1805) Alexandro I.a Errusiakoaren laguntzailea c. 1806
Adam Johann von Krusenstern (1770-1846) alemaniar-errusiar itsasgizona Johann Gottfried Exner 1848

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «St. Mary’s Cathedral, Tallinn, Estonia» Spotting History (kontsulta data: 2025-04-01).
  2. (Ingelesez) «Toomkirik» Local Life (kontsulta data: 2025-04-01).
  3. a b (Estonieraz) «1087 Tallinna Toomkirik, 13.-19. saj» Kultuurimälestiste register (kontsulta data: 2025-04-01).
  4. a b (Estonieraz) «1332 P. De la Gardie ja S. Gyllenhielmi hauamonument-sarkofaag ja epitaaf, A. Passer, 1589-1595 (dolomiit, Märjamaa kivi, graniit, osaline kullatis)» Kultuurimälestiste register (kontsulta data: 2025-04-04).
  5. a b (Suedieraz) «Von Thurn nr 5» Adelsvapen-Wiki (kontsulta data: 2025-04-04).
  6. (Alemanez) Stackelberg, Otto Magnus von. (1931). «Dietrich von Taube» Genealogisches Handbuch der estländischen Ritterschaft. 1 Görlitz, 390 or. (kontsulta data: 2025-04-04).
  7. (Suedieraz) «Casper Wrede, friherre Wrede af Elimä» Adelsvapen-Wiki (kontsulta data: 2025-04-04).
  8. (Estonieraz) «1350 J. Hastferi hauamonument-epitaaf, N. Millich, 1676 (marmor)» Kultuurimälestiste register (kontsulta data: 2025-04-04).
  9. (Estonieraz) «1344 F. v. Ferseni hauamonument-sarkofaag, 17. saj. II pool (paas)» Kultuurimälestiste register (kontsulta data: 2025-04-04).
  10. (Estonieraz) «1475 W. Stackelbergi vapp-epitaaf, 1691 (puit, polükroomia)» Kultuurimälestiste register (kontsulta data: 2025-04-04).
  11. a b (Alemanez) Stackelberg, Otto Magnus von. (1931). «Hans von Wrangell» Genealogisches Handbuch der estländischen Ritterschaft. 1, 555 or. (kontsulta data: 2025-04-04).
  12. a b (Estonieraz) «1342 N. Wrangeli hauaplaat antiikvatekstiga, 1695 (paas)» Kultuurimälestiste register (kontsulta data: 2025-04-04).
  13. (Estonieraz) «1480 B. Taube vapp-epitaaf, Chr. Ackermann, 1696 (puit, polükroomia)» Kultuurimälestiste register (kontsulta data: 2025-04-04).
  14. (Suedieraz) «Johan Nilsson, adlad Bagghufvud» Adelsvapen-Wiki (kontsulta data: 2025-04-04).
  15. (Estonieraz) «1498 J. Baghuffudi (Baggehufvudi) vapp-epitaaf, Chr. Ackermann, 1702 (puit, polükroomia)» Kultuurimälestiste register (kontsulta data: 2025-04-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]