Edukira joan

Andrea bi zaldunekin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrea bi zaldunekin
(Dame en twee heren)
Jatorria
Sortzailea(k)Jan Vermeer
Sorrera-urtea1650(e)ko hamarkada
IzenburuaMeisje met een wijnglas eta Young Woman with a Wine Glass
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak78 (altuera) × 67,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaHerzog Anton Ulrich Museum (en) Itzuli
BildumaHerzog Anton Ulrich Museum (en) Itzuli
Inbentarioa316

Andrea bi zaldunekin (nederlanderaz: Dame en twee heren), baita Neska gaztea ardo-kopaz, XVII. mendean, 1659 - 1660. urtearen inguruan, Jan Vermeerrek egindako olio-pintura da. Margolan honek asmo moralista erakusten du.

Margolan honetan bi gizon emakume batekin gela batean ikus daiteke. Bi horietako bat emakumeari gorte egiten dio, bestea, atzealdean, antza xexteroarena egiten du beste aldera begira baitago. Baina lanaren protagonismo nagusia emakumearengan zentratzen da. Gorriz jantzita (pasioaren kolorea), eserita gelaren erdian, zutik dagoen zaldunak eskaintzen dion ardoa hartzen duen bitartean, ikusleari begira dago, ziur aski gure konplizitatea bilatu nahian. Neskaren aurpegia xaloa den bitartean, gizona maltzurkeriaz begiratzen dio. Atzealdeko orman margolan handi batean gizon ilun baten erretratua dago, eszena begira egongo balitz bezala. Gizon hori gaztearen senarra izan daiteke. Ardoaren eskaintza emakumeari adulterioaren eskaintzaren sinbolo moduan uler daiteke.

Gelaren leihoa irekita dago eta horri esker zehaztasun handiz ornitutako beiratea ikus dezakegu. Leihoko irudiak ez dira kasualak: laulobulua Neurritasunaren sinboloa da, hau da, sentimenduak eta gogoak reprimitzeko gaitasuna, modu batez, gertatzen ari den aurrean zentzu morala ezarri nahiko lukeen bezala.

Margolan honen bitxikeria hare kolore ilunak dira; hauek itsas-urdina naturalaz eginak daude, margo gareztia eta lortzeko zaila. Argia, bestetik, protagonismo handia du eszena honetan, modu batez, Veneziako eskolaren eragina erakutsiz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]