Andrei Lukanov
Andrei Karlov Lukanov (bulgarieraz: Андрей Карлов Луканов; Mosku, 1938ko irailaren 26a – Sofia, 1996ko urriaren 2a) bulgariar politikaria izan zen, Bulgariako lehen ministroa 1990eko otsailetik abendura.
Andrei Lukanov Moskun jaio zen, erbesteratutako komunista bulgariar baten semea. Familia 1944an itzuli zen Bulgariara, komunistek boterea hartu ondoren.
1963an Alderdi Komunistako kide bihurtu zen eta diplomazia zerbitzuan ibilbide hasi zuen. Bulgaria ordezkatu zuen Nazio Batuetan eta COMECONen, eta 1987tik 1989ra Kanpo Ekonomiako Gaietarako ministro izan zen. Bulgariako Alderdi Komunistako atal erreformistako kide izan zen eta Todor Zhivkoven kargugabetzean parte hartu zuen.
Bulgariako lehen ministroa izan zen 1990eko otsailetik abendura. Bere agintaldian, Alderdi Komunista Bulgariako Alderdi Sozialista bihurtu zen. 1990eko ekainean egin ziren lehen hauteskunde demokratikoak Bulgarian 1931tik, Lukanov eta Alderdi Sozialistaren garaipenarekin. Lukanovek ez zuen oposizioko alderdiekin koalizioa osatzea lortu eta abenduan dimisioa eman zuen manifestazio jendetsuen eta greba orokor baten ondoren.
1992an funts-desbideratzek epaitu zuen, baina absolbitu egin zuten.
Lukaniv 1996ko urriaren 2an hil zuen ihes egitea lortu zuen hiltzaile ezezagun batek.
