Andrei Sakharov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andrei Sakharov
RIAN archive 25981 Academician Sakharov.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1921eko maiatzaren 21a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1989ko abenduaren 14a (68 urte)
Hobiratze lekua Vostryakovo Cemetery
Familia
Ezkontidea(k) Yelena Bonner
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Doctor of Sciences in Physics and Mathematicsa
Tesi zuzendaria Igor Tamm
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, asmatzailea, fisikari nuklearra eta idazlea
Enplegatzailea(k) Lebedev Physical Institute
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Andrei Dimitrievitx Sakharov (Mosku, Sobietar Batasuna, 1921eko maiatzaren 21a - Mosku, Errusia, 1989ko abenduaren 14a) fisikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita fisikaria zuen eta, hark bezala, fisika-ikasketak egin zituen Moskun. 1947an doktore-titulua eskuratu zuen eta 1953an Zientzien Errusiar Akademiako kide egin zuten. Sobietar Batasunaren lehen hidrogenozko bonba prestatzen parte hartu zuen, eta zientzialari gorenen ohoreak jaso zituen. 1961. urtean, ordea, Nikita Khrustxeven planen aurkako iritziak eman zituen, hidrogeno bonbak ekar zitzakeen ondorio kaltegarriak zirela eta, eta 1964an T. D. Lysenko biologoaren teorien aurkako mugimenduaren buru bihurtu zen.

1968an Aurrerapena, elkarbizitza eta askatasun intelektuala saiakera argitaratu zuen Sobietar Batasunetik kanpo. Lan horretan, arma nuklearrak gutxitzea eskatzeaz gainera, sistema kapitalista eta sistema komunista, sozialismo demokratiko baterantz elkartzeko asmoak agertu zituen.

1971. urtean Yelena G. Bonner giza eskubideen aldeko militantearekin ezkondu zen. Sobietar Batasuneko gobernuarekiko harremanak guztiz txartu ziren, eta zentsura ezarri zioten agintariek. 1975ean Bakearen Nobel saria eman zioten, eta 1980an Gorkiko hirian espetxeratu zuten. 1984an emaztea eraman zuten Gorkira eta kondekorazio guztiak kendu zizkioten Sakharovi. 1986. urtearen amaieran, aske utzi zituen biak Gorbatxoven gobernuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrei Sakharov Aldatu lotura Wikidatan