Andrei Zviagintsev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrei Zviagintsev

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАндре́й Звя́гинцев
JaiotzaNovosibirsk1964ko otsailaren 6a (60 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
HeziketaRussian Institute of Theatre Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea eta gidoilaria
Jasotako sariak

az-film.com
IMDB: nm1168657 Allocine: 94169 Allmovie: p374921 Edit the value on Wikidata

Andrei Petrovich Zviagintsev (errusieraz: Андрей Петрович Звягинцев) (Novosibirsk, 1964ko otsailaren 6a) errusiar zinema zuzendaria eta aktorea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrei Zviagintsevek 1984an amaitu zituen ikasketak Novosibirskeko Aktore Eskolan. Probintziako antzokietako aktore lanekin hasi zen antzerki munduan. Estra moduan lan egin zuen telesailetan (Goriatxev eta beste, 1992 - 1994), Búdem znakomi (Ezagutzeaz pozik, 1999), Kaménskaia (Heriotza eta maitasun apur bat ) eta film luzeetan Kotiónok / A Kitten ( 1996 ). eta Xirli-Mirli (1999)).

Geroago, REN TV ekoizle independenteak zuzendari gisa kontratatu zuen. Eta Zviaghintsev-ek Kamara iluna telesaileko hainbat atal zuzendu zituen, eta horrek film luzeak zuzentzeko ateak ireki zizkion.

Bere lehen filmak, Vozvraixtxenie (Itzulera, 2003), arrakasta handia jaso zuen eta sari ugari jaso zituen, besteak beste, Berlineko Urrezko Lehoia, Veneziako Nazioarteko Zinemaldiko opera prima onenaren Luigi de Laurentis saria. Europako Zinemaren Sarietan film errebelazio onenaren Fassbinder saria, eta 2003an Epaimahaiaren Sari berezia ere jaso zuen Gijonen. 2005ean Espainian Zacarías Marcoren liburu bat argitaratu zen, Diptikoak, 2007an errusierara itzulia.

Bere bigarren filma, Izgnanie (Exiliatua, 2007), Canneseko Nazioarteko Zinemaldian proiektatu zen. Aktore nagusiak, Konstantin Lavronenkok (Константин Лавроненко), aktore onenaren saria irabazi zuen. [1]

2011n Elena filma estreinatu zuen, Canneseko Zinemaldiko Un Certain Regard sailean aurkeztu zuten, eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen; gainera, 2012ko apirilean irabazi zuen Nika estatuatxoa (ErrusiakoOscar sariaren parekoa, bertako Arte Zinematografikoen Akademiak ematen duena) zuzendari onenaren gisan.

2014an, Leviathan filmarekin gidoi onenaren Canneseko Zinemaldiaren Saria irabazi zuen, Oleg Neguinekin batera. [2][3]

2017an Canneseko zinemaldian epaimahaiaren saria irabazi zuen Neliubov ( Maitasunik gabe ) filmarekin. [4][5][6]

Bere zinema Andrei Tarkovskirenarekin alderatu izan da batzuetan.

landu du ko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta egun, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas) ikerketa taldean Andrei Zviagintsev zinemagile errusiarraren gaineko ikerketa tesian murgilduta dago.[7] Bere ikerketa-lanaren

Eider Urkolaren ikerketa-sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrei Zviagintsev zinema-zuzendaria 2017.

Eider Urkola Ezeiza Ikus-entzunezko komunikaziozko aditu gipuzkoarrak Andrei Zviagintsev zine zuzendaria aztertzen zuen bere doktorego-tesian ikerketa-sari bi irabazi zituenean. 2020ko Txiotesia lehiaketako txiolari originalenaren sarian[8][9][10] eta 2019ko Ikergazte kongresuko gizarte zientzietako poster onenaren saria, "Andrei Zvyagintsev: boterearen jokoa Leviatan filmean, Thomas Hobbesen eta Joben Liburuaren oinarrietatik" artikuluarengatik.

Urkolaren ustez, Zviagintseven filmek gizartearen isla erakusten dute, sistema kapitalistaren ertzak salatuz, kritikak maila globalago batera ere ateratzen dituela: alienazioa, komunikazio gabezia, gizarte indibidualista bat, errutinak, sare sozialen presioa …[10] Filma errusiar gizartearen eta sistema politikoaren alegoria gisa ikusten du Urkolak, hau da, gizartearen ispilu bat. Kolyaren istorio sinplea erabiliz, Errusiaren ustelkeriaren eta boterearen erabilera azaltzen du. Filmak bi oinarri ditu: Thomas Hobbesen Leviatan liburua eta Bibliako Joben Liburua. Boteredun figuraren eta gerra-egoeraren kontzeptuek zer esan handi dute filmean.[11]

Eider Urkolaren 6 txio irabazleak Andrei Zviagintsev-ez (#txiotesia5, 2020)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Чёрная комната (Txornaia komuna), 2000, telesaila (The Black Room)
  • Возвращение ( Vozvraixtxenie, itzulera ), 2003
  • Изгнание ( Izgnanie, Erbestea ), 2007
  • New York, I Love You ("Apocrypha" segmentua, 2009)
  • Елена ( Elena), 2011
  • Левиафан ( Leviafán, Leviatan ), 2014
  • Нелюбовь ( Neliúbov, Desamor ), 2017

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) izgnanie. festival-cannes.com.
  2. «Awards 2013 : Competition - Festival de Cannes 2013 (International Film Festival)» web.archive.org 2013-10-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  3. (Ingelesez) «The Latest: Cannes Honors 'A Gentle Night,' 'Loveless'». USnews.
  4. Andrey Zvyagintsev | Zinema | Pantaila handian. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  5. (Ingelesez) «5 Andrey Zvyagintsev Films You Must Watch» Our Culture 2019-02-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  6. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  7. «Eider Urkola: "Zuzendariaren herrialdearen azterketa funtsezkoa izan da filmak barruraino ulertzeko" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  8. «Txiotesia 5 — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  9. «Norteko Ferrokarrilla - Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola, txiotesiaren irabazleak» Zientzia.eus 2020-11-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  10. a b «Andrei Zvyagintsev: hausnarketa morala eta politikoa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  11. Urkola Ezeiza, Eider. (2019). «Andrei Zvyagintsev: boterearen jokoa Leviatan filmean, Thomas Hobbesen eta Joben Liburuaren oinarrietatik. III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea): 50-55. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]