Edukira joan

Andres Araotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andres Araotz
Bizitza
JaiotzaAraotz, 1500 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGenevilla1563ko apirilaren 22a (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Andres Araotz (Oñati, c.1500 - Genevilla, 1563ko apirilaren 22a) gipuzkoar eskultore eta irudigilea izan zen. Hainbat erretaularen egilea da Euskal Herrian eta beste herri batzuetan: Genevillako San Esteban parrokikoa, Eibar, Itziar, El Busto eta Armañanzas herrietako elizetakoak eta abar. Michelangelorengandik eragin handia jaso zuen, eta berak, bere aldetik, eragin handia izan zuen Euskal Herriko irudigileen artean. Erretaula asko amaitu gabe utzita hil zen.

Eibarko San Andres elizan dagoen erliebe bat

Araoztarrak zizelkatzeko artearen langileak bezala ezagutzen dira. Andres de Araoz eskultore euskaldunaren anaia Diego, ofizioz urreztatzailea zen. Andresen Juan semea eta Andres biloba ere arte zoragarri horretan ibili ziren bizitza osoan, baina zoritxarrez, ez dira lehena bezain ezagunak.

Eibarko San Andres elizan Jainkoak Adan sortzen du

Betidanik uste izan da familia hau Gasteizkoa edo Arabako hiriburuaren ingurukoa zela, hala ere, Andres familiako buruaren abizenak, Oñatiko hegoaldean dagoen Araotz auzoaren jatorria salatzen du. Orain arte ez da ezagutzen jaiotzaren toki zehatza, ezta data ere, 1500 ingurukoa izan zitekeela uste da. Dakiguna da, Arabako Elvillar/Billarren denbora luzez bizi izan zela. Platereskotik erromanismorako trantsizio-aldiko lehen ordezkaria da. Andres de Araoz zaharraren lanetan Berrugeteren eragina ikusten da batez ere. Berrugeteren lan artistikoarekin duen harremana zalantzarik gabe Arnao de Bruselas-engatik datorkio eta Logroñoko Santa Maria del Palacio-ren erretaulatik. Azkaratek dioenez, baliteke Andres de Araoz eta Simon Bueras elkarrekin trebatu izana, hau Burgosko korrontearen ordezkaria zen eta harremanak zituen Valladolideko eskolarekin. Gaztelako lotura, ziur aski, Billarko erretaulan parte hartu zuelako Beugrant-tarren ondoan izan zen, eta hauek Portugaleteko erretaulan Juan de Ayalarekin.

Araotz zaharraren obra Euskal Herrian dago nagusiki. Nafarroako Genevillako San Esteban parrokiako erretaula nagusia, bere obra gailentzat jo daiteke.

1562. urtean Getariako parrokiako tailuak egin zituen, non Kristoa, apostoluak, martiriak eta santuak irudikatzen dituen. Hiru urte geroago, eliza berean egin zuen lan koruko aulkiterian, 1833tik 1839ra bitarteko gerrako suteak suntsitu zuen.

Debako elizako erretaula eta Busto, Armañanzas eta Lapoblacion herrietako erretaulen egilea dela uste da, horiek baitira plateresko berpizkundeko Nafarroako erretaula multzorik onena. Bere azken urteak Gipuzkoan eman zituen, Eibar, Zarautz, Okina eta Aiako erretauletan eta Itziarko Santutegiko erretaula eginez.

Badirudi jainkoa txundituta geratzen dela Eva ikusten duenean, burusoil geratzen da, Adan sortzen duenean ilea sendo zeukan.

1567an, Eibarko eliza parrokialeko erretaula hasi zuen, joniar eta korintoar estiloko hiru gorputzez osatua. Baina hil egin zen 1563an, bere seme Juanek burutu zuen erretaula, aitak eta maisuak erakutsi zion bezala lan duin bat egin zuen. Gauza bera gertatu zitzaion bere zenbait obrarekin, hainbat lan aldi berean egin nahi zituelako ezin izan zituen bete hartutako konpromisoak.

Eibarko lan bikain honek era guztietako goraipamenak izan ditu. Canon Aznarrek honako hau dio: “XVII. eta XXIII. mendeetan hainbat aldaketa jasan zituen erretaula hau, euskal probintzietako monumentalenetakoa da”. Hala ere, Araotz atzeratua bezala agertzen zaigu, batez ere Berrugeteren eraginagatik. Carderak Debako erretaula berea zela esan zuen, baina ezin da izan; Weissek Donemiliagako pulpitoa berea dela uste du.

Artista honen lanak ezagutu eta ikusi ondoren bertso Quevedesko bat bakarrik errepika daiteke: “nire begiekin entzuten diet hildakoei”[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Canton Beatriz, Diaz Mª. Nieves, de Pablo Cristina. (1991). GIZONAK. Monverde S.A, 145 or. ISBN 84-7728-210-2 (Tomo1)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]