Andrew Parrott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Andrew Parrott
Andrew Parrot.JPG
Bizitza
Jaiotza Walsall1947ko martxoaren 10a (70 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, abesbatzetako zuzendaria eta musikologoa

Andrew Parrott (Walsall, Ingalaterra, 1947ko martxoaren 10a) britainiar orkestra-zuzendaria da.

1970eko hamarraldiaren hasieran, Oxfordera joan zen, XVI. eta XVII. mendeetako musika ikertzera, obren aurreneko emanaldiko interpretazio benetakoa bilatu nahian. 1973an, Taverner Choir taldea sortu zuen, eta, geroago, The Taverner Players. 1977an, BBCren Promenade kontzertuan parte hartu zuen lehenengo aldiz, Claudio Monteverdiren Bezperak gidatuz. Londresen, Johann Sebastian Bachen Meza mi minorren, Nekaldia San Mateoren arabera eta Brandeburgoko kontzertuak estreinatu zituen antzinako musika-tresnekin. Zuzendari gisa, zehaztasunagatik, hotsaren garbitasunagatik eta xehetasunetan jartzen duen arretarengatik goraipatu dute kritikariek. Musika klasikoa ez ezik, egungo musika ere landu du. Denboraldi batez, Michael Tippetten musika laguntzaile gisa aritu zen Electric Phoenix ahots-kuartetoaren emanaldietan. 1987an, Judith Weierren A Night at the Chinese Opera obraren estreinaldia gidatu zuen. 1971tik 1983ra, Emma Kirkbyrekin ezkonduta egon zen, eta disko asko grabatu zituzten elkarrekin. Ikertzaile gisa, Monteverdiren obra hobeto ezagutzen lagundu du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrew Parrott Aldatu lotura Wikidatan