Andrii Parubii
Itxura
Andrii Volodymyrovytx Parubii — ukraineraz: Андрій Володимирович Парубій — (Txervonohrad, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista, 1971ko urtarrilaren 31 - Lviv, Ukraina, 2025eko abuztuaren 30a) ukrainar politikaria izan zen.[1] Ukrainako Verkhovna Radako legebiltzarreko mahaiburua izan zen 2016ko apirilaren 14a eta 2019ko abuztuaren 29a bitartean. Aurretik, 2014ko otsailaren 27a eta abuztuaren 7a bitartean, Ukrainako Defentsa eta Segurtasun Nazionaleko Kontseiluko idazkaria izan zen.
2025eko abuztuaren 30ean erail zuten tiroz Lviven, 54 urte zituela.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ «Andri Parubi Ukrainako Parlamentuko presidente ohia hil dute atentatu batean» Orain.eus 2025-08-30 (kontsulta data: 2025-08-30).