Andromeda (Rembrandt)
| Andromeda (Rembrandt) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Rembrandt |
| Sorrera-urtea | 1630 |
| Izenburua | Andromeda eta Andromeda Chained to the Rocks |
| Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
| Komisarioa | Constantijn Huygens |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
| Dimentsioak | 34 ( |
| Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa eta biluzia |
| Egile-eskubideak | jabetza publiko |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | Metamorfosiak |
| Iconclass | 9, 94P21, 25H21, 31D15, 31A(+89) eta 44B15122 |
| Kokapena | |
| Lekua | Mauritshuis |
| Bilduma | Mauritshuis |
| Inbentarioa | 707 |
| Estatu burujabe | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Haga |
Andromeda, baita ere Andromeda arroketan kateatuta, taula gaineko olio-pintura bat da (34,1x25 cm), 1629an Rembrandt Harmenszoon van Rijn margolariak egina. Rembrandten obraren multzoan, intentsitate dramatiko handiko taula txiki hau artistak gai mitologiko bat irudikatu zuen ezagutzen den lehen pintura da. Hagako Mauritshuis museoan dago jasota.[1]
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasiopea, Etiopiako erregearen emaztea eta Andromedaren ama zen. Bere edertasunaz harrotzen zen, ondorioz, Poseidonen haserrea eraginez. Bere harrotasunagatik zigor gisa, Jainkoak itsasertza beldurtzeko bidali zuen itsas-munstro bat; harekin bukatzeko Kasiopeak bere alaba eman beharko zion. Arroka bati loturik, dontzeila bere patuari utzia izan zen; hala agertzen da pintura honetan, Pertseo salbatzera iritsi baino lehen.
Andromeda biluzik itsasertzetik hurbil zeuden arroka batzuetara kateatuta zegoen, munstroaren zain, bere kasa abandonatuta. Pertseok, pasaeran, dontzeila ederra ikusi zuen eta haren gurasoekin itun bat egin zuen: neska salbatu egingo zuen berarekin ezkontzen uzten bazioten. Erregeak eta erreginak, ez oso gusturaz, onartu zuten eta, ondorioz, Andromeda salbatu zen.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artistak Leidenen egindako egonaldian egin zuen margolana; han bere lanetako asko Ovidioren Metamorfosiak lanetik ateratako gai mitologikoetakoak izan ziren. Izan ere, hurrengo urtean egin zuen Jeremiasekin lotura asko ditu argiaren trataeran, argi eta itzal arteko jokoan. Jeremiasen ere atzealdeko hondoa ez dago zainduta.[3]
Andromedaren irudia ia biluzik irudikatu zuen Rembrandtek. Hasieran, artistak hankak margotu zituen ere bai, baina gero oihal batez estali zituen.[4]
Tradizioz, munstroa eta heroi salbatzailea eszena berean aurkeztu ohi ziren. Rembrandten koadroan, ordea, tradizio horrekin hausten da: artistak nahiago izan zuen Andromedaren irudia isolatu, patetismo guztia eskuinera begiratzen duen aurpegi desesperatuan kontzentratuz; horrek tentsioa sortzen du eszenan.
Neska gaztea ere ez da ohiko printzesa ederra, neska izutua baizik. Rembrandtek arbuiatu egiten zuen edertasun idealizatua. Naturan edertasun perfektua ez zela existitzen uste zuen, eta horregatik emakumeak ikusten zituen bezala margotzen zituen, hau da, inperfektuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Olmos, Marta. «Rembrandt - Andrómeda» Slobidka.com - guia de arte (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Historias-de-Astronomía. «Andrómeda» Betelgeuse. Historias de Astronomía (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Olmos, Marta. «Rembrandt - Andrómeda» Slobidka.com - guia de arte (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ «48: Perseo e Andromeda» www.iconos.it (kontsulta data: 2025-09-13).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Margolanari egindako errestaurazioari kritika.