Andy Roddick
Andy Roddick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andrew Stephen Roddick |
Jaiotza | Omaha, 1982ko abuztuaren 30a (42 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Austin |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Brooklyn Decker (2009ko apirilaren 17a - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Georgia (en) University of Nebraska High School (en) Kirby Hall School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Tarik Benhabiles (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria eta aktorea |
Tenis | |
Jokaera | eskuina eta bi eskuz errebeska jotze |
Bakarka i/g | 612–213 |
Binaka i/g | 67–50 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) (2003ko azaroaren 3a) 50 tennis doubles (en) (2010eko urtarrilaren 11) |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Jimmy Connors |
Pisua | 88 kilogramo |
Altuera | 188 zentimetro |
Jasotako sariak | |
|
Andy Roddick (Omaha, 1982ko abuztuaren 30a) Ameriketako Estatu Batuetako tenis jokalari ohia da. ATP sailkapenean lehenengo postuan egon da eta gaur egun TOP-10ean dago. Roger Federer eta bera izan ezik, ez du inork lortu zortzi denboraldi jarraian TOP-10ean egotea. Horrek azken hamarkadaren jokalari onenetarikoa bihurtzen du. Bere ezizenak adierazten duen bezala, Nebraskako bonbarderoa, izugarrizko sakea dauka. Izan ere, tenisean erregistratutako sakerik azkarrena du bere baitan: 255 kilometro orduko.
Jaiotzetik aro profesionalera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andrew Stephen Roddick, Andy bezala ezagunagoa, 1982ko abuztuaren 30ean jaio zen Omahan, Estatu Batuetako Nebraska konderrian. Gurasoak Jerry eta Blanche dira eta bi anai ditu; John tenislaria Georgiako unibertsitatean eta Lawrence urpekaria. Lau urte zituenean, Austin-era (Texas) JOAN zen familia; sei urte geroago, berriz ere mugitu ziren Floridara. Aldaketa hauek Johnen karrera bultzatzeko izan ziren. Momentu hartan, Andy tenisaren jarraitzaile bihurtu zen, baita jokalaria ere. Andy bere institutuko saskibaloi taldean jolasten zuen, eta onenetarikoa zen, baina bere gurasoak tenisean zeukan erraztasuna ikusita, tenisean murgildu zuten erabat. Junior kategoriara heltzean, entrenatzaile famatu bat kontratatu zioten bere gurasoek. Mundua osoan zehar jolastu zituen txapelketak, baina emaitzak ez ziren oso onak izan.
Aro profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000. urtean, 18 urte betetzean, zirkuitu profesionalean sartu zen, eta bere debut-a ona izan zen. Torneo bat irabazi zuen Texasen eta bi finalera heldu zen Las Vegasen. Hala ere, belauneko lesio larria izan zuen eta ebakuntza egin eta gero, denboraldiaren erdia ez zuen jokatu. Urte honen amaieran ATP-ko 160. postuan zegoen. 2001ean, hiru txapelketa irabazi zituen (Atlanta, Houston eta Washington). Urte honen amaieran TOP-20an zegoen. 2002. urtean milioi bat dolar irabazi zituen, TOP-10ean sartu eta txapelketa nagusietan emaitza onak izan zituen, adibidez, AEBetako Irekian.
Momentu horretan izugarrizko fama lortu zuen eta gaur egun arte, munduko tenislari onenen artean egon da. Urte hauetan, 24 txapelketa irabazi ditu, horietako hiru bikoitzeko modalitatean.
Xehetasun pertsonalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Maria Xarapova tenislari errusiarraren mutil laguna da. Fundazio bat dauka umezurtzak laguntzeko eta Lacoste marka da bere babeslea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andy Roddick |