Andy Warhol

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Andy Warhol
Andy Warhol at the Jewish Museum (by Bernard Gotfryd) – LOC.jpg
(1980)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrew Warhola Jr.
JaiotzaPittsburgh1928ko abuztuaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaLemkos (en) Itzuli
estatubatuar zuria
HeriotzaNew York1987ko otsailaren 22a (58 urte)
Hobiratze lekuaSt. John the Baptist Byzantine Catholic Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotzeko arritmia
Familia
AitaAndrej Warhola
AmaJulia Warhola
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaCarnegie Mellon Unibertsitatea
Schenley High School (en) Itzuli
Carnegie Mellon School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Irakaslea(k)Balcomb Greene (en) Itzuli
Robert Lepper (en) Itzuli
Samuel Rosenberg (en) Itzuli
Joseph C. Fitzpatrick (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, margolaria, argazkilaria, zinema ekoizlea, eskultorea, artista bisuala, argazki-zuzendaria, gidoilaria, eguneroko-idazlea, diseinatzailea, artista grafikoa, zinemalaria, grabatzailea, marrazkilaria, ilustratzailea, performancelaria, installation artist (en) Itzuli, autorea eta merkataria
Lantokia(k)Paris
Pittsburgh eta New York
Lan nabarmenak
MugimenduaPop Artea
Genero artistikoaerretratua
izadi hila
erretratua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

warhol.org
IMDB: nm0912238 Allocine: 830 Rottentomatoes: celebrity/andy_warhol Allmovie: p115970 TV.com: people/andy-warhol IBDB: 21149
MySpace: buechsenoeffner Musicbrainz: 3c37fc8c-9c5a-4a70-8a8c-9f97a2020f1b Songkick: 110334 Discogs: 240120 Find a Grave: 1459 Edit the value on Wikidata
Andy Warhol Autograph.svg

Andy Warhol, jaiotza izenez Andrew Warhola (Pittsburgh, Pennsylvania, 1928ko abuztuaren 6aNew York, 1987ko otsailaren 22a) Ameriketako Estatu Batuetako margolari, idazle eta zinema-zuzendaria izan zen. Arte komertzialean izandako esperientziak lagunduta, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen, 1950eko hamarkadan.

XX. mendeko artista eraginkorrenen artean kokatzen dute arte-historialariek.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkilaria, marrazkilaria eta publizista izan zen hasieran. Haren lehen artelanak komikietan oinarrituriko koadroak izan ziren, baina bide horri berehala utzi zion.

1962an arrakasta handia izan zuen Campbell's zopa-latak, xaboi ontziak eta Coca-Cola botilak irudikatzen zituzten serigrafiekin.

Pop Art higikundeko aitzindarietako bat izan zen. Marilyn Monroe, Elvis Presley eta beste artista famatu batzuen serigrafiazko erretratu behin eta berriz errepikatuak egin zituen, eta aldizkarietako eta egunkarietako marrazkiak eta argazkiak baliatzen zituen bere lanetan.

Hasierako harriduraren ondoren, berehala arrakasta handia izan zuen. 1963an, Factory sortu zuen, era askotako artisten lantegia eta biltokia, bere garaian arrakasta handia izan zuena. Warhol oso nabarmendu zalea zen, ospearen bilatzaile amorratua, giro eta festa snob guztietan gailen ibiltzen zena. The Velvet Underground rock taldearen babesle eta eragile izan zen.

Warholek berak esana da makina bat izatea eta makina batek bezala pintatzea gustatuko litzaiokeela. Hala ere, 1967tik 1971ra pintura utzi eta underground zineman jardun zuen, film mutu, erabat geldi eta oso luzeak eginez: Sleep (1963), sei orduz gizon bat lotan agertzen zuena, Empire (1964), Empire State Building etxe orratza ikuspegi beretik zortzi ordutan agertzen zuena.

1972an berriz pintatzen hasi zen, Mao Zedongen erretratu sail bat, eta XX. mendeko judu garrantzitsuenena, besteak beste, egin zituen (Marx, Einstein...).

Azken urteetan obra abstraktuak egin zituen.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Andy Warhol