Edukira joan

AnePe Acedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
AnePe Acedo

Bizitza
JaiotzaElorrio1998ko apirilaren 23a (27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, koreografoa eta dantza irakaslea

Facebook: anepe Twitter: AnepeAcedo Instagram: anepe.acedo TikTok: anepe.acedo Edit the value on Wikidata

Ane Perez Acedo (Elorrio, Bizkaia, 1998ko apirilaren 23a), AnePe Acedo izen artistikoaz ezagutua, bizkaitar dantzari, koreografo eta dantza-irakaslea da.[1] Gaur egun, Kai Nakai-ren koreografo eta dantzari gisa dabil eta Gaztea irratian kolaboratzaile.[1] 2025ean El conquistador del fin del mundo telebista saioko sare sozialen setaren burua izan da.[2][3][4]

AnePe 13 urterekin hasi zen dantza egiten hobby bezala. 18 urterekin Madrilera joan zen dantza ikasketa profesionalak egitera Danza180 eskolara.[1] Londresen ere jardun zuen trebatzen.[5]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen, publizitate, bideoklip eta telebista munduan aritu zen lanean eta baita dantza klaseak ematen ere. Covid 19 pandemia zela eta, Euskal Herrira itzuli zen eta bertan jarraitu du lanean.[1] Kai Nakai musika urbanoa lantzen duen arabar abeslari eta musikagilearen koreografo eta dantzari hasi zen, eta Gaztea irratian kolaboratzaile.[6]

AnePek proiektu propioak sortzen jarraitu du, hala nola, “Ciberascazo[7] laburmetraia.[1] Edukia ere sortzen du sare sozialetarako, esaterako, TikTok munduan marka desberdinekin lanean aritzen da.[5] Euskal Herriko tiktoker ezagunenetako bat da. Erritmo eta dantza handiko profila du, gaztelania eta euskara uztartzen ditu eta gure ohitura eta tradizioei buruzko keinu eta pasadizoak aipatzen ditu. 2024an 46.600 jarraitzaletik gora zituen.[5]

Horrez gain, dantza klaseak ere ematen ditu Basaurin, Zornotzan, Durangon zein jaioterrian, Elorrion.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «AnePe Acedoren kultur gomendioak» Deia 2023-05-11 (kontsulta data: 2025-04-04).
  2. (Gaztelaniaz) I.G. (2025-01-22). «La cara nueva de El Conquis que avanza el debate presentado por Julian Iantzi: «Chica nueva en la oficina...»» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-05-27).
  3. (Gaztelaniaz) Arriandiaga, Julen. (2025-01-21). «‘El Conquistador’ vuelve fuerte y llena de contenido su primer debate» Diario de Noticias de Álava (kontsulta data: 2025-05-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Julian Iantzi recibirá la visita de Naroa, la primera eliminada, en el primer debate de "El Conquis"» EITB 2025-01-21 (kontsulta data: 2025-05-27).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Los tiktokers vascos más populares» Blog Euskaltel 2024-04-25 (kontsulta data: 2025-05-20).
  6. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2022-01-19). «Kai Nakai: 'Maitia'» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-05-20).
  7. «AnePe - Bilatu Bideoak» www.bing.com (kontsulta data: 2025-05-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]