Ane Legarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ane Legarreta
Ane Legarreta.jpg
Bizitza
Jaiotza Galdakao1994ko apirilaren 2a (27 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Musikene
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria

Ane Legarreta Méndez (Galdakao, 1994ko apirilaren 2a) musika zuzendari galdakoztarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derrigorrezko ikasketak Gandasegi eskola publikoan eta Elexalde BHI institutuan egin zituen .

Lehen urratsak Máximo Moreno Galdakaoko musika eskolan 5 urtekin hasita. Piano eta Arpa ikasketak egin zituen Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan.

Orkestra zuzendaritza ikasi zuen Musikene Goi-Mailako musika kontserbatorioan, Donostian, Arturo Tamayorekin. Zuzendaritza sinfonikoan, instrumentalean eta bokalean masterra egin zuen Madrilen.

Emakume zuzendaria eta gaztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ane 19 urteekin hasi zen Galdakaoko banda zuzentzen, eta emakume izateaz gain, gaztea ere bazen: Geuria aldizkarian adierazi zuenez "zuzentzen duenak lidergoa erakutsi behar du baita zure nortasuna eta ideiak gainontzeko musikariei helaraztea ere". Aitzindari bat izan zela esan daiteke, gizonezkoen munduan. Honela aitortu zion 2018an Etxahun Gonzalez kazetariari "Historikoki gizonezkoek eman dituzte agindu horiek eta badirudi emakumeok, eta baita gazteok ere, esfortzu bikoitza egin behar dugula kapaz garela erakusteko".[1]

2018an musika ikasketak bukatzerakoan, ohi den bezala, karrera amaierako azterketa Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduz egin zuen Euskalduna Jauregian, emaitza bikaina lortuz.

Zuzendari gonbidatua izan da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan,[2] Orquesta del Cantábrico ekimenean eta beste proiektu batzuetan, horien artean, Errenteriako bandan edota Behotsik orkestran.

Euskadi Irratiko kolaboratzailea da, Baipasa saioan. Munduko orkestra sinfoniko esanguratsuenei buruzko egunerokotasunari buruz hitz egiten du.

Egun Getxoko Musikalia bandako zuzendaria izan da 2016tik 2019ra; egin dituzten proiektuen artean Urko Herrikoi & Musikalia, Feten-Feten sinfonikoa eta etorkizunera begira Sorotan Beleren itzulerarako ospatuko dena 2021. urtean Larrabetzun eta Getxon.[3]

Galdakaoko Da Capo bandako zuzendari ohia da eta elkarte bezala lehen urratsak ematen lagundu zion taldeari. Gazte abesbatzak zuzendu ditu baita ere, adibidez Gasteizko Crescendo abesbatza eta Algortako Biotz Alai Txiki abesbatza.

Etorkizunerako asmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argia aldizkariako elkarrizketan adierazi zuenez "Etorkizunera begira, nire ametsa orkestra bat sortzea da."

Horretarako lehen urratsak eman ditu ESAS sarea sortuz, Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea, euskal lurralde guztietako emakume musikariak elkartuz ekimenerako.[4]

Hedabideetan eman zen ezagutzera 2021eko Martxoaren zortzian, egun berezi horretako ekintzekin erabat konektatuta. EITBn argitaratu zutenaren arabera, ekimen honen bitartez, musikatik abiatuta, arlo ezberdinetako emakumeekin aliantzak sortu nahi dituzte.[5]

Binke Aldizkarian azaldu zen Legarreta zuzendaria, ESAS sarearen berri emateko; Aneren hitzetan azaltzen denez "emakumezko musikari profesionalak ezagutzera emateko kontzertu eta emanaldi desberdinak antolatu gura dituzte urtean zehar". [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sarria, Etxahun Gonzalez. (2018-04-23). «Ane Legarreta: "Emakumeok bidea ireki dugu gizonen gotorleku honetan"» Geuria Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
  2. (Gaztelaniaz) «Euskadiko Orkestra se suma a EITB Maratoia bajo la batuta de Ane Legarreta» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2020-12-07 Noiz kontsultatua: 2021-03-21.
  3. Getxoko Musikalia Elkartea, Andres Isasi. (2020). «[:euZuzendaria[:es]Director/a[:]»] Getxoko Andres Isasi Musikalia Elkartea Noiz kontsultatua: 2021-03-21.
  4. «"Musika klasikoa oso baloratuta dago euskal gizartean"» Argia Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
  5. «ESAS elkartea sortu dute, emakume musikari profesionalen lana ikusarazteko» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-08 Noiz kontsultatua: 2021-03-21.
  6. «Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea sortu du Ane Legarreta galdakoztarrak» BINKE 2021-03-08 Noiz kontsultatua: 2021-03-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]